Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Alacant

Espainiako probintzia (Pais Valenciŕ), Mediterraneoaldean. 5.863 km2, 1.153.800 biztanle. Mugak, Valentzia, Albacete, Murtzia eta Mediterraneo Itsasoa. Hiriburua: Alacant. Hiri nagusiak, Elche (Elx), Alcoy eta Orihuela. Hizkuntzak: katalana eta espainiera. Ekonomia jarduera nagusiak: laborantza (almendra, ardoa, laboreak, olioa eta barazkiak), janari industria, industria kimikoa eta turismoa.  v  Izen bereko probintziako hiriburua, Mediterraneoko kostaldean. 238.000 biztanle. Turismo gune garrantzitsua. Merkataritza eta kirol portua. Industria (metalgintza, kimika, ehun eta janari industria). Nazioarteko aireportua.  
 v  Historia. Grekoen antzinako kolonia (Akra Leuké), Lucentum bihurtu zen erromatarren garaian eta bertan egokitu zen oraingo Alacant. Arabiarren eskuetan gelditu zelarik, bi aldiz hartu zuten Errekonkistan (Gaztelako Alfontso X.ak, 1258 eta Aragoiko Jakue I.ak, 1265). Harez geroztik Aragoiko Koroa barnean egon zen Kataluniako beste herriekin batera. Azken Gerra Zibileko egunetan (1939), erbesterako bide bezala erabili zen hiri honetako portua, Alacant Francoren osteek harturiko azken hiria izaki.