Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

alga 2

iz. Bot. Uretako landare talofitoa, ur gazi nahiz gezatan bizi dena. ik. gorbel, ubanare, arraba.  v  Oinarri bakarrean itsatsiriko xingola formako sustrai edo harizpiak ditu. Landare hauek klorofila dute eta beraz uretan dagoen anhidrido karbonikoa deskonposa dezakete, karbonoa hartuz eta oxigenoa kanporatuz. Ez dute beti klorofilaren kolore berdea izaten, batzuetan protoplasma osoan zehar zabaldurik dagoelako eta horrek itxura gardena ematen die. Beste batzuetan beste pigmentuekin batera agertzen da klorofila eta kolorea galtzen du. Hainbat mota jateko onak dira, beste batzuk ongarri gisa erabiltzen dira eta horietako askok sosa eta iodo kopuru handiak dituzte. || Landare mota horietako bat. Talofitoak banaturik dauden adar horietako bat. Koloreen arabera 4 ordenatan banatzen dira: zianofizeak edo alga urdinak, klorofitoak edo alga berdeak, feofitoak edo alga arreak eta errodofizeoak edo alga gorriak. Guztira hamasei bat mila mota ezagutzen dira.