Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ala

(Arab. Allah). Jainkoa adierazteko hitza, musulmanek eta kristauek erabilia eta Mahoma aurreko arabiarrek ezagutzen zutena. Ala jainko bakarra eta islamiar fedearen oinarria da. Ala berak gizakiei agerturiko dotrina Koran liburu sakratuan jasoa da, eta Mahoma «Ala barkazale eta urrikaltsuaren izenean» mintzo da. Jainkoaren izena den Koranak Jainkoaren misterio ulertezina eta haren izen eta bikaintasunak aldarrikatzen ditu. Ala kreatzaile, epaile eta berreroslea da. Bat (wahid) eta bakarra (ahad), «ez du inor sortu eta ez du inork bera sortu», Kristau-Hirutasunarekiko oposizio nabarian. Ahalguztiduna, Orojakilea eta Munduen Nagusia. Jainkoak mezularien eta igarleen bidez hitz egiten die gizonei.