Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Afrikako eta Maurizioko Erakunde Bateratua

1965eko otsailean Nuakchotten sorturiko eta 15 herrialdek sinatu zuten hitzarmenean oinarritutako erakundea. Hasieran Afrikarren eta Malgatxeen Erakunde Bateratua zuen izena, eta herri hauek ziren sinatzaileak: Volta Garaia, Kamerun, Afrika Erdiko Errepublika, Kongo-Brazzaville, Kongo-Kinshasa (Zaire), Boli Kosta, Txad, Dahomey, Gabon, Madagaskar, Mauritania, Niger, Senegal, Ruanda eta Togo. Mauritaniak alde egin zuen urte bereko uztailean. Maurizio sartu zenean (1970eko urtarrilean), erakundeak, Afrikarren, Malgatxeen eta Mauriziotarren Erakunde Bateratua izena hartu zuen. Hurrengo urteetan kide askok utzi zuten erakundea, eta Madagaskarrek utzi zuenean, egungo izena hartu zuen. Hauek ziren 1985ean erakundea osatzen zuten herrialdeak: Benin, Burkina, Afrika Erdiko Errepublika, Boli Kosta, Maurizio, Niger, Senegal, Ruanda eta Togo.