Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Afrikaner

Hego Afrikan egokitu ziren kolono holandarrek hartzen duten izena.  v  Hego Afrikako alderdi politiko eskuindarra, Botha jeneralak 1910. urtean sortua. Era askotako baldintzatan izan bada ere (alderdi nazionalistekiko aliantzak), alderdi hau gobernuan egon da sortu zenetik. Hego Afrikako europar zuriek betidanik bultzatu duten sistema arrazista gorpuztu nahirik, Afrikako gainerako herri guztien eta, oro har, mundu osoko estatuen gaitzespena jasoagatik ere oraindik ezabatu ez den apartheid delako politika ezarri zuten 1948. urtean. Azken urteotan izan diren aldaketek (Nelson Mandela eta beltzen beste zenbait buruzagi libre uztea eta ANC-rekiko negoziaketak) arazoak eragin dituzte, eta alderdi horretan sortzetik indar handia izan duten talde eskuindar arrazista amorratuen aurkako jarrerak sortu.