Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Adegi

Gipuzkoako Enpresaburuen Elkartea. 1977an sortu zen eta lurralde historiko horretako enpresa pribatu guztiak biltzen ditu, 2.000 inguru. Hainbat alorretako enpresak dira, industria, eraikuntza, merkataritza zein zerbitzuen sektorekoak. Enpresen eginkizunetan eragina duten lan eta ekonomiaren arloko erakunde eta eragileen aurrean enpresen interesa defendatu eta bultzatzea da bere eginkizuna. Sortu zenez geroztik hainbat ekimen jarri ditu martxan. Besteak beste, 1980an Elkargi, SGR Elkarrekiko Garantia Elkartea sortu zuen eta enpresei laguntza eskaintzeko hainbat erakunde ere eratu ditu: AdegiLan –lan mundurako sarrera eskaintzeko fundazioa–, AdegiTop –Enpresa Topaketen Programa–, Adegi Net –Komunikazioko Enpresa Sarea– eta AdegiFor –Enpresa Formakuntzarako Fundazioa–. Cebek (Bizkaiko Enpresaburuen Konfederazioa) eta SEArekin (Arabako Enpresaburuen Elkartea) batera Confebask Euskal Enpresaburuen Konfederazioa osatu zuen 1983an.