Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Addis Abeba

Etiopiako hiriburua, Menelik II.ak 1887an eraikiarazia; 1.277.159 biztanle (1980an). Etiopiako hiri nagusia da, politika, industria eta merkataritzako arloetan. 1963an Afrikako hogeita hamar herrialdetako estatu buruen bilera egin zen bertan, geroztik OUA (euskaraz, Afrikar Batasunaren Erakundea) dena sortu zuena.