Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Addison, Thomas

Sendagile ingelesa (Long Berton, 1793 - Brighton, 1860). Bere izena daraman eritasuna deskribatu zuen.  v  Addisonen eritasuna. Thomas Addisonek 1855ean aurkitutako eritasuna. Giltzurrun gaineko guruinen gutxiegizko funtzionamendua, tuberkulosiaren ondorioz maizenik. Ahulezia, argaltasuna, tentsio beherakada eta metabolismoaren beste zenbait gorabehera dira sintomak.