Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Euskadiko Liburutegien Sistema Nazionalaren I. Jardunaldiak





AURKEZPENA

2003ko Urriaren 16 eta 17an, "Euskadiko Liburutegien Sistema Nazionalaren I. Jardunaldiak" egin dira Miramongo Parke Teknologikoan (Donostia-San Sebastian). Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailaren Liburutegi Zerbitzuak eta Artxibozain, Liburuzain eta Dokumentazainen Euskal Elkarteak (ALDEE) antolatu dituzte jardunaldi horiek "Liburutegi publikoa: hiritarrentzako zerbitzua" leloarekin.

Jardunaldi horietan parte hartzeko aurkeztutako txosten eta jakinarazpenen testuak argitaratzen dira argitalpen honetan, deskribatzen diren gaiak eta esperientziak profesionalentzako interesgarriak izan litezkeela uste baitugu.

Espero dugu lehen jardunaldi hauek efektu dinamizatzailea izatea euskal liburutegien panoraman, eta espero dugu, era beran, lagungarri izatea gure errealitatea aztertu eta ezagutzeko.

Eskerrak ematen dizkiegu beren jakinarazpenak bidali dituzten guztiei, eta eskerrak ematen dizkiogu ALDEE elkarteari, bere laguntza ezinbestekoa izan baita jardunaldi hauek prestatu eta abian jartzeko.

Arantza Arzamendi Sesé
Kultura Ondarearen Zuzendaria

 

Jardunaldietako programa


 

Azken eguneratzea: 2006/02/02