Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Jornadas





ONDORIOAK

2003ko urriaren 16 eta 17an, "Euskadiko Liburutegien Sistema Nazionalaren I. Jardunaldiak" egin ziren Miramongo Parke Teknologikoan (Donostia-San Sebastian). Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailaren Liburutegi Zerbitzuak eta Artxibozain, Liburuzain eta Dokumentazainen Euskal Elkarteak (ALDEE) antolatu zituzten jardunaldi horiek "Liburutegi publikoa: hiritarrentzako zerbitzua" leloarekin.

Nabarmentzekoa da batetik, parte-hartzea (165 profesionalek eman zuten izena); eta, bestetik, aurkeztu ziren txosten eta komunikazioek partehartzaileen artean sortu zuten interesa.

Baita azpimarratzekoa da Euskal Autonomia Erkidegoko liburuzainek aurkeztutako komunikazio-kopurua, kontuan izan behar baita lehenengo jardunaldiak zirela, eta, gainera , gai profesionalei buruz idazteko ohiturarik ez dagoela. Alabaina, euskararen presentzia urria izan da, komunikazio guztiak gaztelaniaz idatzi dira, bat izan ezik.

Oro har, jardunaldiok izena emandako liburuzainen jakin-mina ase zuten eta antolatzaileen helburuak bete ziren: profesionalen arteko bilgune izatea eta euskal liburutegien arloko errealitatearen azterketa egitea. Jardunaldiok bi urtean behin egitea nahi da.

ONDORIOAK:

1. Oso alde handia antzematen da Euskal Autonomia Erkidegoko liburutegien garapenean.

2. Oro har, liburutegi publikoek oso bitarteko gutxi daukate, batetik, horiek sortzeko eta mantentzeko behar den finantzaketa ia osoa udalen gain dagoelako eta, bestetik, udal horiek, sarritan, bitarteko gutxi jartzen dutelako funtzionamendurako.

3. Administrazio desberdinen inplikazio handiagoa behar da liburutegiak finantzatzeko orduan, beste autonomia erkidego batzuetan gertatzen den bezala.

4. Liburutegi nazionala sortzeko asmoak kezka sortu du, ez baitago sistema antolatuko duen egiturarik.

5. Nahitaezkoa da liburuzainen egoera hobetzea eta lanbidea aintzat hartzea, erabiltzaileei zerbitzu hobea eman ahal izateko.

6. Jardunean dauden profesionalen prestakuntzan dagoen heterogeneotasun handiaren aurrean, nahitaezkoa da prestakuntza planak egitea.

Azken eguneratzea: 2006/02/02