Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Zerbitzu-gida - On line zerbitzuak

On line zerbitzuak atalera itzuli On line zerbitzuak atalera itzuli

Eskatu edo erreserbatu zure liburua Internet bidez


1. urratsa. Interesatzen zaizun dokumentua bilatu

  1. Egin ezazu eskatu edo erreserbatu nahi duzun liburuaren bilaketa.
  2. Behekoa bezalako formatu osoko dokumentua agertuko da. Informazio horrekin batera, dokumentua eskuragarri dagoen ala ez adieraziko da:

 Formatu osoko dokumentua ELSN OPAC

Hasierara joan  Hasiera


2. urratsa. Eskabidea egin

Eskabidea "erreserba" bat da, liburutegian une horretan ESKURAGARRI dagoen ale bat hartzeko.

GOGOAN HARTU:

SAREKO LIBURU GUZTIAK ESKA DAITEZKE. GOGOAN HARTU, ALABAINA, ZURE LIBURUTEGITIK KANPOKO ALE BAT ESKATZEN BADUZU, DENA DELAKO LIBURUTEGI/SUKURTSALERA JOAN BEHARKO DUZULA JASOTZERA.

Ikusten ari zaren dokumentuarekin loturiko aleetako bat eskatu nahi baduzu, klikatu Mailegua eskatu.

Mailegu-eskaera egin ondoren, pantaila hauxe agertuko da:

Mailegu-eskaera egin ondoren agertuko den pantaila ELSN OPAC

Mailegu-eskabide bat gehitzeko, aukera ezazu nahi duzun alea eskuineko zirkuluan klik eginez, eta jarraian klikatu Onartu. Gogora ezazu ezin duzula mailegu-eskabiderik eskatu zigortuta bazaude.

Hasierara joan  Hasiera

3. urratsa. Erreserba egin

MAILEGUAN DAUDEN LIBURUAK BAINO EZIN DIRA ERRESERBATU. Liburua eskuragarri badago, nahikoa da liburutegira joatea eta bertatik hartzea.

Ikusten ari zaren dokumentuarekin loturiko aleetako bat eskatu nahi baduzu, klikatu Erreserbatu.
Erreserba-eskabidea egin ondoren, pantaila hauxe agertuko da:

Erreserba-eskabidea egin ondoren agertuko den pantaila ELSN OPAC

Erreserba-eskabide bat gehitzeko, aukera ezazu nahi duzun alea eskuineko laukitxoan klik eginez, eta jarraian klikatu Onartu.

GOGOAN HARTU:

BEHIN ERRESERBA AKTIBATUZ GERO, BI EGUNEKO EPEA IZANGO DUZU DOKUMENTUA LIBURUTEGITIK JASOTZEKO. EPEA IGARO ETA JASOTZEN EZ BADUZU, ERRESERBA HURRENGO IRAKURLEARENTZAT IZANGO DA.

EZIN DUZU ERRESERBARIK EGIN ZIGORTUTA BAZAUDE

Hasierara joan  Hasiera

4. urratsa. Ikus itzazu zuk egindako eskabide eta erreserbak

Nahi izanez gero, edozein unetan ikus ditzakezu zuk egindako eskabide eta erreserbak. Horretarako:

  1. Identifika zaitez erabiltzaile gisa OPACen.
  2. Behin erabiltzailea konektatuz gero, irakurlearen aukeretan sartuko zara OPACeko hasierako orrialdeko Nire liburutegia loturaren bitartez. Aukera pertsonalak eskaintzen dituen pantaila bat ikusiko duzu, honakoa besteak beste:

Mailegu-eskabideak
Leiho honetan, egin dituzun eskabideak ikus ditzakezu, nola dauden egiaztatu eta, nahi izanez gero, ezabatu.

Mailegu-eskabide bat ezabatzeko, klikatu Ezabatu

Mailegu-eskabideA


Erreserbak
Leiho honetatik erreserbak ikus ditzakezu, itxaro-zerrendan zein tokitan zauden egiaztatu eta, nahi izanez gero, erreserbak ezabatu.

Erreserba bat ezabatzeko, klikatu Ezabatu

Erreserba ELSN OPAC

Hasierara joan  Hasiera

 

On line zerbitzuak atalera itzuli On line zerbitzuak atalera itzuli