Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Zerbitzu-gida - On line zerbitzuak

On line zerbitzuak atalera itzuli On line zerbitzuak atalera itzuli

BILA ITZAZU INTERESATZEN ZAIZKIZUN DOKUMENTUAK

A. NON BILATU

B.  NOLA BILATU


A. NON BILATU

Bilaketa zuzenak katalogoan

Aukera errazena da. Bilaketa zuzena egiteko, inprimakirik erabili gabe, sar itzazu bilaketako datuak Bilatu izeneko eremuan. Katalogoko edozein eremutan (egilea, izenburua, argitaletxea…) egingo da bilaketa.

Kontuan hartu behar da bilaketak adibide horretako hiru terminoak dituen edozein dokumentu emango digula, zuk jarri duzun hurrenkera aintzat hartu gabe, eta erregistroko edozein eremutan (egilea, izenburua, oharrak…). Beraz, litekeena da bilaketak ematen dizkizun emaitza guztien artean interesatzen ez zaizkizunak ere egotea.

Hasierara joan  Hasiera

Bilaketa aurreratuak katalogoan (Katalogo osoan kontsulta egin)

Hasierako orrialdean klik egin ELSNko katalogoa kontsultatu, eta kontsulta-inprimakian sartuko zara

Bilaketa aurreratuak katalogoan (Katalogo osoan kontsulta egin)

Hasierara joan  Hasiera

Kontsultak sareko liburutegietako katalogoetan

ELSNko liburutegietako katalogo partikularretan kontsultak egiteko bi modu daude. Lehendabizikoa egiteko hasierako orrialdetik abiatuko zara:

Kontsultak sareko liburutegietako katalogoetan

 Baina katalogo osoa kontsultatzeko orrialdetik ere sar zintezke:

Kontsultak katalogo osoa kontsultatzeko orrialdetik

Kasu biotan, katalogo osoarentzat azaldutako prozedura bera jarraitu behar dugu kontsulta egiteko.

Hasierara joan  Hasiera


Kontsultak Nire liburutegia katalogoan (aurretik erabiltzaile gisa identifikatu eta gero)

Klikatu Nire liburutegiaren katalogoa kontsultatu. Bilaketa gure liburutegiko funtsen gainean egingo da soilik.

Hasierara joan  Hasiera

Kontsultak aldizkako argitalpenetan

Klikatu Aldizkako argitalpenak Katalogo osoan bezalaxe funtzionatzen du.
 

Hasierara joan  Hasiera

Sarbidea bibliografia gomendagarrietara

Klikatu Bibliografia gomendagarriak. Atal honetatik liburutegi bakoitzak gomendaturiko bibliografietara joko dugu:

bibliografia gomendagarria

Hasierara joan  Hasiera

Kontsultak sareko liburutegiek sortutako irakurketa gidak

Klikatu Irakurketa gidak

Hasierara joan  Hasiera

B. NOLA BILATU

Bilaketak egiterakoan gogoan hartzekoak:

  • Bilaketa edozein eremutatik egin daiteke, baita eremu bat baino gehiago batera erabiliz
  • Bilaketa-terminoak nolanahi idatz daitezke, hau da, letra larriz edo xehez, diakritikoak, azentuak eta dieresiak eta abar erabiliz, edo erabili gabe
  • Sartzen den termino oro (hitz bat, zenbaki bat, karaktere-segida bat etab.) bilaketa-terminotzat hartuko da
  • Ez da "hitz hutsik" definitu. Preposizioak, artikuluak… denak bilatuko dira.

Hasierara joan  Hasiera

Nola egin bilaketa eremu jakin batean

  1. Egin klik nahi duzun eremuan (egilea, argitaletxea, gaia…).
  2. Idatzi aurkitu nahi dituzun terminoak.
  3. Azkenik, klikatu Bilatu

  Hasierara joan   Hasiera

Egin bilaketa eremu batean baino gehiagotan batera

  1. Idatz itzazu terminoak nahi dituzun eremuetan
  2. Klikatu Bilatu

Bilaketa eremu batean baino gehiagotan batera

 Hasierara joan   Hasiera

Bilaketa, trunkamendu bidez

Trunkamendu bidez, hitz-zatiak bila daitezke. Trunkamenduak bi eratakoak izan daitezke:

? Bilaketa-terminoaren karaktere bakoitzaren ordez ? ikur bat jar daiteke. Horretara, ? horren ordez edozein karaktere duten dokumentu guztiak aurkituko dituzu.

  1. Aukeratu bilaketa egiteko eremua (egilea, izenburua…)
  2. Idatzi bilatu nahi duzun karaktere-katea, ordeztu nahi duzun karaktere bakoitzeko ? bat jarriz
  3. Klikatu Bilatu

* Bilaketa-terminoaren edozein tokitan, karaktere-kate baten ordez * ikur bat jar daiteke. Horretara, * horren ordez karaktere-kate bat duten dokumentu guztiak aurkituko dituzu.

  1. Aukeratu bilaketa egiteko eremua
  2. Idatzi bilatu nahi duzun karaktere-katea, karaktereak ordeztu nahi dituzun tokian * bat jarriz
  3. Klikatu Bilatu

Bilaketa trunkamendu bidez

Hasierara joan  Hasiera

Bilaketa, autoritateen alorrean

Eremu batzuetan (egilea eta gaiak) bilaketa autoritateen datu-basea kontsultatuz egin daiteke, hau da, pertsona, gaiak… ordezten dituzten erregistro bakarrak.

Bilaketa hau egiteko:

  1. Egin klik nahi duzun eremuan (Egilea, Argitaletxea, Gaia…)
  2. Idatzi aurkitu nahi dituzun terminoak
  3. Klikatu Aut. Aurk. eta aurkitutako autoritateen zerrenda agertuko da
  4. Klikatu interesatzen zaizuna eta leiho bat zabalduko da autoritate horrek dituen dokumentuekin

Bilaketa autoritateen alorrean

Hasierara joan   Hasiera

Bilaketa, aurkibideen alorrean

Eremu batzuetan bilaketak datu-baseen aurkibideak kontsultatuz egin daitezke (adib. bilduma, izenburua). Zerrenda horretan, bilatutakoaren aurreko eta ondoko terminoak azalduko dira alfabetikoki ordenaturik.

Bilaketa hau egiteko:

  1. Egin klik bilaketa egin nahi duzun eremuan
  2. Idatzi aurkitu nahi dituzun terminoak
  3. Klikatu Aurkibidea, eta jarritako terminoaren antzekotsuenak diren hitzen zerrenda agertuko da
  4. Klikatu interesatzen zaizuna eta leiho bat zabalduko da hitz hori duten dokumentuekin

Bilaketa aurkibideen alorrean

Hasierara joan  Hasiera

 

On line zerbitzuak atalera itzuli On line zerbitzuak atalera itzuli