Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

2006ko Gure Artea Sariak

Beste edizioak

 


Sarien eta erakusketaren gainean
Ismael Materola Ispizua


Aurrekoa - Orrialde 3. Guztira 12-  Hurrengoa
Dokumentu osoa (pdf,45,20 kB)




 

III

Beste arazoa da aukeraketa beran dagoen arrisku eza. Artelana edo artista aukeratzen denaren zalantza ere etortzen zait burura. Sarritan artistaren zerbait jarri nahi izaten dutela dirudi eta ez artista horren lanik interesgarriena.

Azkenik, erakusketak sarritan izaten duen interes eta indar faltak azalpen bat bilatzera eraman nau eta konturatu naiz erakusketan egoten diren ia artelan guztiak ikusita izaten ditugula Gure Artea sariko erakusketara iristen direnerako eta Gure Arteako erakusketan baino hobeto erakutsita gainera. Sariek ere ez dute sorpresa handirik ematen, txandaka-txandaka 30-40 urte inguruko artistei ematen zaie eta aukeratutako 10en artean edozeinek du jasotzeko aukera. Bi urtetik behin 3 horiek jasotzen ez badute, badakigu hurrengoan jasoko dutela.

En cuanto a los premios, no suele haber grandes sorpresas ya que se reparten entre 10 artistas que lo merecen de entre 30 y 40 años que mencionábamos antes. Cada dos años tres de ellos reciben el premio que si no llega ese año llegará en la siguiente convocatoria.

Sarien beharra?

Beraz, Alicia Fernandezek aipatutako "zalantza eza" honek guztiak bi irakurketa ditu: bat saria gaizki antolatuta dago. Eta bi, sariak banatzearen formula ez da beharrezkoa gaur egungo artearen munduan.

Lehendabizikoak ez du sarien izaera zalantzan jartzen eta aldaketak eginez gero sarien deialdiak eta banaketak zilegi direla onartzen du. Besteak berriz sarien formula zaharkituta dagoela deritzo, gaur egungo arteak gaur egungo egiturak edo azpiegiturak eskatuko lukeelako eta sariena, 80ko hamarkadan berreskuratutako XIX. mendetik jasotako herentzia izango litzateke, Peio Agirrek zioen bezala.

Bigarren jarrera honi arazo txiki bat bilatzen diot. Gutxi arrazoitzen da zergatia. Zergatik ez dira baliagarriak oraindik arte sariak? Artea aldatu dela esateak ez du esan nahi guztia aldatu denik edo moldatu ezin daitekeenik egoera berriaren aurrean. Bestalde, arte laguntzeko politika berri ezaren aurrean sariak laguntza moduan onartu daitezke, "arte berri" horrek behar dituen azpiegitura "berriak" asmatu arte

Zergatik esaten da artea aldatu dela eta sariak zaharkituta daudela berrikuntza horien aurrean? Inork ez du gehiegi azaldu zein den egiten den arte berri hori. Artearen aldaketa asko ikusi ditugu XX. mendean, baina ez zait oso posible ikusten aldaketa handirik sumatzea azken 10 urtetan

Zein dira artista batentzat dirua irabazteko baliabideak? Bat merkatu pribatua, hau da egiten duena norbaitek erostea. Bi erakundeen dirulaguntzak. Gizarteak pentsatzen du ona dela artisten lana ordaintzea, askotan gizarte baten egoera kulturara bideratzen duen dirutan neurtzen baitugu, eta niri behintzat, ez zait modu txarra iruditzen, jakiteko gizarte baten interesen nondik norakoak.