Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Premios Gure Artea 2006

Beste edizioak

 


Sarien eta erakusketaren gainean
Ismael Materola Ispizua


Aurrekoa - Orrialde 2. Guztira 12 Hurrengoa
Dokumentu osoa (pdf,45,20 kB)



 


II

Antzeko zalantzak idatzi zituen Peio Agirrek gehigarri berean: "Gure Artea moduko lehiaketaren sorburua 80ko hamarkadan asmatutako artistei bideratutako laguntza politikan daude. Garai hartan pintura eta horman eskegi zitekeen edozein gauza erakargarria zen (…). Badaude birplanteatzeko gai batzuek: Zein da artista talde edo kolektiboen tokia? Zer gertatuko litzateke adibidez, 'labeldun' artista batek herbeheretako nazionalitatea duen norbaitekin batera lan egingo balu? Edo, herbeheretakoa Madrilgo artista balitz edo Iparraldekoa? … Anekdotarako tokia ere izango da: emakumeen eta gizasemeen arteko portzentaje, sariak banatzeko orduan ere, lurraldeen arteko ordezkapena, artista baten aldekoen edo kontrakoen 'amorratuak', talde (galeria irakurri) baten edo beste baten barruan dauden artistak…"

Zalantzak azaldu bai, baina irtenbiderik ez aipatzeak konponketa zaila duela esan nahi du?

Egun berean Miren Jaiok idatzi zuen erakusketaren kritikak zalantza hitza zuen azpititulutzat: "Una crónica dudosa del Gure Artea 2000" (Gure Artea 2000ren zalantzazko kronika). Berak ere identitate arazoak aipatu ondoren sariaren oinarrizko arazo bat aipatu zuen: "Gure Artea saria, beste sari publiko asko bezala, arrunta izatearen arrazoia planteamenduan dago. Hain zuzen Gure Artea saria, ia guztiak bezalaxe, piezaren ideia nagusitzen du. Eta hori nabarmena da. Artikulu hau idatzi baino lehen, sinatzen duenak KMko aretoetan paseo ederrak eman zituelako: zenbat toki artelanen artean, bere horretan itxiak baino elkarren aldamenean, batzutan aurrean zutenarekin lotsati elkarrizketan, baina, hori bai, denak duintasuna mantentzen… Eta hori, batzutan, eskertzen da."

2000. urteko Gure Artea sarien ondoren Rodriguez Fundazioak interneten antolatutako Foroan Gure Artea sariak askotan aipatu ziren eta beti kritika zorrotzak egiteko.

Nik neuk ere Euskaldunon Egunkarian sinatu nuen kritikan, saria zalantzan jarri gabe, arazoak aipatu nituen eta horien arteko batean ados nengoen Miren Jaiok esaten zuenarekin: Gure Artea sariaren ekimena garai bateko artelanaren ideiari lotuegia zegoen eta banatutako sariak hori egiaztatzeko zeuden.

Baina beste mila kezka ere aipatu nituen kronika hartan. Adibidez, deialdiaren zehaztasun falta. Sarritan esaten da artista gazteentzako sortutako saria dela, eta nik dakidala, oinarrietan ez du horrelakorik jartzen, baina oso arraroa da 40 urtetik gorako artistak aukeratzea erakusketan parte hartzeko eta beraz, sariak jasotzeko. 2000ko Gure Arteako 25 aukeratutakoen artean gehiengoa 60ko hamarkadan jaiotakoak ziren (14), beste 9 gazteagoak ziren (70eko hamarkadan jaiotakoak) eta bi besterik ez ziren 1957an eta 1958an jaiotako artistak. Gure Artearen ordez Gure Arte Gaztea izena hartu beharko luke?