Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Epaimahaia

- Aingeru Epaltza Ruiz de Alda jauna, epaimahaiburu
- Jon Kortazar Uriarte jauna, epaimahikide.
- Ana María Toledo Lezeta anderea, epaimahaikide
- Juan Maria Lecuona Berasategi jauna, epaimahaikide.
- Roman Berriozabal Azpitarte jauna, epaimahaiko idazkari.

Epaimahaiak kasu baloitzean ikusitako meritoak

Xavier Montoia jaunak idatzi eta Susa argitaletxeak Gasteizko hondartzak izenarekin kaleratutako lanak badu, epaimahaiaren iritziz, nahikoa meritu esandako akzesita eskuratzeko. Horien artean honako hauek lirateke azpimarragarrien: Geografia eta une historiko jakinek inguratzen dute Xavier Montoiaren lana: hiri zehatz bat eta haren bilakaera bizia, modu literarioan emanak. Hori horrela bada ere, egileak garai eta leku orotako gizakien sentipen eta egoerak adierazten ditu, hizkera bici eta indartxua, eta kontatu nahi duenari egokitzen zaiona erabiliz. Bestalde ere, aipatzekoa da idazmolde ezberdinez taxututako narrazioz osatua izanik, egileak haiei guztiei batasuna emateko egin duen ahalegin arrakastatsua.