Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

2007ko literatura sariak

Euskal Hiria sutan - Azala

Izenburua: Euskal Hiria sutan
Irabazlea: Xabier Montoia

Argitaletxea: Elkar

Epaimahiaren erabakia

Epaimahaia

  • Karlos Otegi Lakuntza, epaimahaiburu.
  • Jon Kortazar Uriarte, epaimahaikide.
  • Arantxa Urretabizkaia Bejarano, epaimahaikide.
  • Karlos Santisteban Zimarro, epaimahaikide.
  • Pello Otxoteko Vaquero, epaimahaikide.
  • Marta Merino Ortiz de Landaluce, epaimahaiko idazkari (hautespiderik gabea).

Sariak:

  • 18.000 euro. Eskuz esku.
  • 3.535 euros. Saritutako lana beste hizkuntza batean argitaratu ahal izatea bideratuko duen hitzarmena sinatu ostean.

Guztira: Oroitikurra eta 21.535 euro


Epaimahaiak ikusitako merituak

Epaimahaiak erabaki du 2007. urteko Euskadi literatura saria, euskarazko literatura modalitateari dagokiona, Xabier Montoiaren Euskal Hiria sutan lanari ematea.

Besteren artean, epaimahaiak honako arrazoi hauek ikusi ditu liburu hau saritzeko:

  • “Gure inguru hurbilean gerta litezkeen istorioak, unibertso hurbil baten erakusleiho bizi-bizia, giza sentimendu eta jokaeren mosaiko zabala. Eta horien bidez mundu ikuskera pertsonal baten zirriborroa.”
  • “Giro, erritmo, tonu desberdinen bariazio lortua, idazkera zuzena, sarkorra, ausarta.”

Euskarazko literaturari dagokion Euskadi literatura sariaren finalistak

Euskarazko literaturari dagokion sarian, Euskadi literatura saria jaso duen liburuaz gain, hauek izan dira finalistak:

  • Ezkatak. Leire Bilbao (Susa)
  • Ero hiria. Javi Cillero (Alberdania)
  • Negutegia. Ixiar Rozas (Pamiela)
  • ETAren hautsa. Joseba Zulaika (Alberdania)