Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

2007ko literatura sariak

Euskal Hiria sutan - Azala

Izenburua: Euskal Hiria sutan
Irabazlea: Xabier Montoia

Argitaletxea: Elkar

Epaimahiaren erabakia

Xabier Montoia (Vitoria-Gasteiz, 1955)

Musikari eta idazle da. 80ko hamardakaren hasieran Hertzainak taldea sortu zuen. Ondoren, 1991 arte, M-ak taldean aritu zen. Harrezkero, bakarka jardun du lanean.

Literatura arloan ere musikan hasi zen garai bertsuan hasi zen: 1983koa du lehenengo lana Anfetamiña poema liburua. Haren ondotik etorri ziren poemariook. Likantropo (1985), Narraztien mintzoa (1988) eta Bingo (2005).

Era berean, hainbat narrazio lan argitaratu ditu: Non dago Stalin (1991), Emakume biboteduna (1992), Gasteizko hondartzak (1997), Plastikozko loreak erregearentzat (1998), Hezur gabeko hilak (1999), Baina bihotzak dio (2002), Denboraren izerdia (2003), Blackout (2004), Elektrika (2004), eta aurtengo Euskadi sario jaso duen Euskal Hiria sutan (2006).