Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Dantza: Oinarrizko Kontzeptuak


Sarrera
 
 
Dantza tradizionalaren estilo aniztasuna
 
Oinarrizko kontzeptuak
 
   
Erromeria edo
plaza-dantzak
Ezpata-Dantzak
Jaien amaierako
dantzak
Amaierak

OINARRIZKO KONTZEPTUAK

       Euskal Herriko dantza-mota desberdinen artean hiru burutzapen-multzo bereizgarri aipatu behar dira: erromeria edo plazaren dantzak, espata-dantza eta amaieraren jaiak dantzak.

  ERROMERIA EDO PLAZA-DANTZAK

    Erromerietan egiten ziren dantzek beste garai historiko batzuetan goren aldia izan bazuten ere, denborak aurrera egin ahala jaietako zenbait gizarte-alderditan dantzatzen diren dantza bihurtu dira eta, oro har, dantza-taldeekin lotzen diren pertsonek eta kolektiboek dantzatzen dituzte.

   EZPATA-DANTZAK

                                          espatadantza
    Argazkia: Dantzari Dantzaren zikloetako bat osatzen duen Txotxongiloarena dantzatzen, Iurretako San Migeletan (Bizkaia)

   Bestalde, ezpata-dantzak -hauetako batzuk Dantzari Dantzak aztertzerakoan aipatu ditugu- dibertsifikatuta daude eta Europa mailan egiten diren mota bereko dantzekin antzekotasun nabarmena dute. Gipuzkoako Ezpata Dantza ezezik, Zumarragakoa, Legazpikoa edo Xemeingoak ere ezpaten erabilerari buruzko lekukotasun-funtzioa betetzen dute; Lesakako Makil gurutzean, Debako San Roke Dantzan eta Tolosako Bordon Dantzan nahastu egiten dira dantza erritualaren erabilpen zeremoniatsua eta jai-erabilpena eta ez dute alde batera uzten herriko gainerakoek dantza-kolektibo bakoitzeko kideekiko izan behar duten errespetua, laguntza eta parte-hartzea.

   JAIEN AMAIREKO DANTZAK

    Era berean, hirugarren dantza-multzoa jaiei eta inauteriei amaiera emateko egiten diren dantzek osatzen dute. Gaur egunera arte gure geografiaren leku jakin batzuetan soilik iraun dute halako dantzek bizirik: Jorrai Dantzak eta Zaragi Dantzak Aranon, Markinan, Goizuetan, Mutrikun, Deban eta Oikian. Dantza hauek jaietako gehiegikeriari amaiera ematen diote sinbolikoki eta, horretarako, hutsik eta puztuta dagoen ardo-zahagia kolpatuz, astinduz eta errez irudikatzen dute jaien amaiera. Ziklo baten amaiera eta beste ziklo baten hasiera da.

AMAIERAK

   Honekin guztiarekin frogatu nahi da besteak baino garrantzitsuagoa den dantzarik ez dagoela. Batzuk besteak baino ezagunagoak dira, batzuen burutzapena besteen burutzapena baino konplexuagoa da. Batzuk dantza erritualak dira eta besteak jolas-dantzak dira. Batzuk erlijiozko dantzak dira eta beste batzuk paganoak. Batzuk sakratuak dira eta beste batzuk profanoak. Batzuk taldekakoak eta irekiak dira eta beste batzuk itxiak. Orokorrean leku irekietan dantzatzen dira, baina bakarren bat jatorriz areto itxietan egiten zen. Gehiengoa gizonezkoek soilik dantzatzekoak dira, bakar batzuk emakumezkoek soilik dantzatzekoak eta beste batzuetan gizonezkoek eta emakumezkoek egiten dute dantza batera.

Dantzek koreografia, izaera, historia edo jai-giroari dagokionez dituzten alderdi bereziek eta dantzen erabilpen tradizional, ludiko, turistiko eta, batik bat, jai-erlijiozkoari dagozkion alderdiek moldatzen dituzte euskal dantzaren oinarrizko ezaugarriak.

Errepresentazio-modu anitz bereiz daitezke, baina guztiak erkidego bakoitzaren giza mailako eta gizarte-mailako azaleratzearen ondorio dira, inolako zalantzarik gabe, -agerraldi horien idiosinkrasian ezezik, agerraldi horien herri-sentimenduan ere nabariak- eta, bestalde, tokiko eta familiako erritoetan gauzatzen dira.

Emilio Javier Dueñas