Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Berriak eta Azken Ordukoak


Mutiloako (Gipuzkoa) Mañastegizar Baserria, Monumento izendapenaz, Euskal Kultura Ondarearen Zerrenda Nagusian inskribatua izan da.

Mañastegizar baserria - HaundituMañastegizar baserria Mutiloako Ergoena auzoan kokatuta dago.

Oinplano angeluzuzena duen familia bakarreko baserria da. Bi isurkiko artesau erako hodi-teiladun estalkia du. Harlangaitzez egindako perimetro-pareta, harlanduzko eskantzuduna. Solairu bakarra, ganbara eta sotoa ditu. SE aldean, ate-aurreen parean, ogi-labe moduan erabilitako eranskin bat du.

Eraikinak ganbarako forjaturainoko barne karga-hormak ditu. Ganbarak pieza bakarreko zazpi zutoin-ardatz ditu, erregularki jarriak, zeinetarik bi baserriak lehendik zuen dolare gotiko baten pilare bi diren.

Mañastegizar jatorriz XVI. mendeko baserria da, eta garai horretako zurezko egitura zati handi bat gordetzen du.

--» orri-hasiera --» Orri-hasierara itzultzea

Getxoko (Bizkaia) Harino Panadera Lantegia, Monumento izendapenaz, Euskal Kultura Ondarearen Zerrenda Nagusian inskribatua izan da.

Harino Panadera - HaundituGetxoko Harino Panadera Lantegia hiri-ingurune guztiz zehaztutako eta eratutako batean dago. Oinplano angeluzuzena du eta nabarmen agertzen da Maximo Agirre eta Arellano kaleen arteko gurutzegunean. Eraikinak itxura aldakorra du, han-hemen zati bereiziak dituelarik, eta halako doitze eta zatikatze bolumétrico garbi batez hornituta dago, zeinak jatorriz zuen eginkizunari zor baitio, nahiz eta batasunari eusten dion osaketari eta estetikotasunari dagokionez.

 Ikutu espresionistak dituen eraikin racionalista bat da, hormigoi armatuzkoa eta 1933an proiektatua. Jatorrizko higiezinak aldaketa batzuk izan zituen 1986. urtean.

--» orri-hasiera --» Orri-hasierara itzultzea

Asteasuko (Gipuzkoa) Erreitzu baserria, Monumento izendapenaz, Euskal Kultura Ondarearen Zerrenda Nagusian inskribatua izan da.

Erreitzu baserria - HaundituEl Caserío Erreitzu está situado cerca del casco de Asteasu (Beheko kalea), en un valle sobre un pequeño resalte, en la entrada del barrio rural de Errekabailara. Es un edificio construido en el siglo XVI, época de la que mantiene la planta baja y que fué completamente reconstruido de nuevo a partir de la primera a principios del siglo XVIII.

El acceso principal se realiza por el lado S, a través de un arco de medio punto con grandes dovelas, descentrado en la fachada. El arco y la puerta están datados en el siglo XVI. Sobre ésta se sitúa el escudo barroco que posee este solar. Tiene dos cuarteles y en la parte inferior se lee: "armas de la casa solariega Reizu de Suso, año 1708".


Alkizako (Gipuzkoa) Lete baserria, Monumentu izendapenaz, Euskal Kultura Ondarearen Zerrenda Nagusian inskribatua izan da.

Lete baserria - HaundituLete baserria Alkizako herrigunean dago, bertako San Martin auzo txikian. Letek Erdi Aroko jatorria du; garai horretakoak dira erdi-puntuko arku bat eta behe-solairuko horma-atal gotikoaren zati batzuk, baita XVI. mendeko zurezko zutoin eta habeak ere. Gaur egungo baserria XVIII. Mendeko eraikin barrokoa da.

Fatxada nagusia simetrikoa da, eta behe-solairuan puntu-erdiko arku dobelatua duen sarbide bat du, fatxadako ardatzarekiko deszentratua. Lehenengo eta bigarren solairuen artean armarria dago, fatxadaren erdian eta hauts-babes batean gordeta, eta horren ondoan eguzki-erloju bat. Behealdean honela dio: "YO SOY ALQUIZALEETE AÑO 1212".


Urnietako (Gipuzkoa) Aierdi baserria, Monumentu izendapenaz, Euskal Kultura Ondarearen Zerrenda Nagusian inskribatua izan da.

Aierdi baserria - HaundituAierdi baserria Urnietako Goiburu auzoko bizkar zabal baten gainean dago. Familia bakarreko baserria da, 20 x 21 m-ko oin karratukoa. Bi solairu, ganbara eta bi isurkiko estalkia du.

Fatxada nagusiaren beheko solairuan harlanduzko gotikoa dago; kareharriz egina dago eta junturak zementuz berdintuta ditu. Sarrera nagusia dobeladun arku zorrotza da eta fatxadaren erdiko ardatzaren gainean desbideratuta dago. Fatxada horretan bertan, beste ojiba-arku erdi itxi bat dauka. Neko fatxada ere harlanduzko gotikoz egina dago. Hango sarrera dobeladun erdi-puntuko arkua da, eta alboan, kanoi-zuloa izan zena ikusten da itxita. Atzeko fatxada NWn dago, eta beheko solairuan, zulo bat ageri da: arku zorrotz batek eta eraikina bermatu eta sendotzeko dontrahorma handi batek osatzen dute.

Arku nagusitik sartuta, baserriak bebarrua du; batik bat, harlauza handiz egina dago. Sarrera horren ezkerraldean, arrasto batzuk daude, tximiniarik gabeko beheko sua izan zenaren arrastoak. Eskuinaldean, gaur egungo sukaldea eta logelak daude. Hala ere, logeletara NEko fatxadako arkutik zehar ere joan zaitezke.

Aierdi XVI. mendeko baserria da eta bere horretan ditu oraindik jatorrizko bolumena eta egitura.

--» orri-hasiera --» Orri-hasierara itzultzea

 
Larraulgo (Gipuzkoa) Beobide Azpi eta Erdikoa baserriak, Monumentu izendapenaz, Euskal Kultura Ondarearen Zerrenda Nagusian inskribatuak izan dira.

Beobide Azpi eta Beobide Erdikoa Asteasu eta Larraulgo herri-gunetik erdibidean daude, bi herriak elkartzen dituen garai bateko bidetik hurbil. Bizkar edo muino batean daude, Asteasuko ibarraren gainean.

Beobide Azpi baserria - HaundituBeobide Azpi oin-plano angeluzuzeneko baserria da, eta hiru isurkiko zurezko estalkia du, hodi-teiladuna. Bi solairu eta ganbara ditu. Harlangaitzezko perimetro-paretak ditu, horma-atal estalidunak eta zuriz margotuak; hormaren parte batzuetan harlanduzko gotikoa dauka, kanpotik ikusten ez dena. Harlanduzko eskantzuak ditu. Beobide Azpi orubeak Erdi Aroan du jatorria, eta oraingo eraikuntza XVI. mende hasierakoa da. SMko fatxada nagusia XVIII. mendekoa da eta NE aldean zabaldu zaion zatia XIX. mendekoa.

 

Beobide Erdikoa baserria - HaundituBeobide azpitik Sra dago Beobide Erdikoa, oin ia karratuko eraikina, 20 x 21 m-koa. Bi solairu eta ganbara ditu. Harlangaitzezko perimetro-paretak, estaliak eta zuriz margotuak, harlanduzko eskantzuak izan ezik. SWko eskantzuan ezproi haize-babes bat dauka, harlanduzkoa. NWko eta NEko eskantzuak ere harlanduzkoak dira. Beobide Erdikoa XVIII. mendeko baserria da, baina baditu lehenagoko aztarna batzuk ere.

--» orri-hasiera --» Orri-hasierara itzultzea

Larraulgo (Gipuzkoa) Sorarrain baserria, Monumentu izendapenaz, Euskal Kultura Ondarearen Zerrenda Nagusian inskribatua izan da.

Sorarrain baserria - HaundituSorarrain baserria aldapa handiko hegal batean dago, Usarrabi amildegiaren gainean, Sorarrain izeneko auzoan.

Familia bakarreko baserri bat da, 20 x 20 m-ko oin karratukoa, soto eta ganbararekin. Ganbarako leihoen gainean dago horma pikoa, oholtzaz itxia. Lehen solairuko forjatuaren parean dagoen zementuzko terraza atxiki batek fatxadaren zati bat betetzen du. Baserriko sotoa edo ataripea, lurraren malda aprobetxatuz eraikia, eraikinaren SEan dago. Gaur egun zati batean itxita dagoen soto edo ataripe honek sarrerak zituen NE eta SW aldeetan, azken horretako sarrerak besterik ez du iraun.

Sorarrain baserria Erdi Aroan eraikitakoa izango da segur aski. Atzeko hiru horma-arteak XVI. mendeko baserri batetik berrerabilitakoak dira. XVIII. mendearen hasieran erabat berregin eta zabaldu zen, gaur egungo itxura hartu arte.


Zizurkilgo (Gipuzkoa) Irazugoikoa baserria, Monumentu izendapenaz, Euskal Kultura Ondarearen Zerrenda Nagusian inskribatua izan da.

Irazugoikoa baserria - HaundituIrazugoikoa baserria Buztinbailarako bizkar zabal baten gainean dago. Oinplano ia karratuko baserria da, 18,5 x 18 metrokoa baitu oina. Bi solairu eta ganbara ditu. Egurrezkoa da estalkia, bi isurialdekoa, hodi-teilaz egina. Kanpo-perimetroko hormak harlanduzkoak eta harlanduxko gotikokoak dira.

Hegoaldeko fatxada nagusia harlangaitzezkoa da, eta harlandu-harrizkoa eskantzuetan. Horma pikoa irekia zen garai batean, baina egun adreilu-trenkadaz itxia dago. Egurrezko urkila bat du erdian, eta haren gainean dago gailurra. Eraikinera sartzeko, beheko solairuan, dinteldun ate bat igaro behar da, harlanduzko ezpadura duena. Lehen solairuak kareldun balkoia eta proportzio ezberdineko hiru leiho ditu.

Beheko solairuko zutabe-ardatzetako batek mehegune bat du, zirkulu-erdi baten formakoa. Baliteke mehegune hori baserriko bizileku nagusia zenaren sukaldeko mahai tolesgarriaren edo zizailuaren arrastoa izatea. Halaber, XVI. mendean egindako eskailera baten arrastoak ikusten dira baserrian.

XVI. mendeko lehen laurdenean eraiki zen Irazugoikoa, eta garai hartakoak dira, hain zuzen, harlanduzko hormak eta egurrezko egitura. XVIII. mendean, eraikina zaharberritu egin zuten; fatxada nagusia aurera eraman zen eta gainerako harlandu-hormak eraiki ziren garai hartan.

--» orri-hasiera --» Orri-hasierara itzultzea

Ribera Altako (Araba) Villabezanako Done Joane Bataiatzailearen Tenpluko Arkeologi Gunea, Monumentu izendapenaz, Euskal Kultura Ondarearen Zerrenda Nagusian inskribatua izan da.

  Villabezanako Done Joane Bataiatzailearen Tenplua - HaundituArkeologia Gunea Villabezanako Done Joane Bataiatzailearen egungo tenplua zentro duen eremu batek mugatzen du. Tenplua leku garai batean dago, errepidearen bihurgune itxi batean. Kanpoan, oso nabari dira eranskinak eta erabilitako paramentu-motak, eta badaiteke elizatik geratzen diren atalen azterketa zehatza egiten bada, elizaren eraikuntza-faseak ezarri ahal izatea. Elizaren hegoaldeko eta ekialdeko eremuek ez dute, antza, eraldaketa handirik izan, eta, beraz, oso litekeena da aztarnak ondo kontserbatuta egotea. Iparraldera eta mendebaldera larreak eta lur landugabeak daude, eta beharbada haiei esker iraun du aztarnategiak.

Gunerako adierazitako mugaketa ahalik eta txikiena da, kontuan hartuta lekuaren garrantzi historikoa eta Goi Erdi Aroko nekropolien ezaugarriak (tipologia horretakoa da hau). Nekropolia tenpluaren inguruan legoke.


Zizurkilgo (Gipuzkoa) Legorreta baserria, Monumentu izendapenaz, Euskal Kultura Ondarearen Zerrenda Nagusian inskribatua izan da.

Legarralde baserria - HaundituLegarralde baserria mendi-bizkar txiki baten gainean dago, Zizurkilgo Akezkoa landa-auzoko ibar batean. Legarralde baserriak oinplano laukizuzena -22 x 16 metrokoa-, bi solairu eta ganbara ditu. Kanpo-perimetroko horma gehienak harlangaitzezkoak dira. Baserriaren zenbait zati harlanduxko gotikokoak dira, kanpoaldetik ikusten ez direnak; halaber, kareharri landuz egindako eskantzuak ditu (baserriko harri-horma gehienak kareharrizkoak dira), eta bi isurialdeko estalkia, eskuz landutako hodi-teila mekanikozkoa. Estalkia gailurduna du, eta gailur hori alkarzuta da ekialderantz jotzen duen fatxada nagusiarekiko. Fatxada horrek, hegoaldean, arku handi bat du, eta arku hori igarota arkupe edo karrera batera sartzen da; arkupeak ekialdeko fatxada guztia hartzen eta estaltzen du alde horretatik. Arkupe horrek, hegoaldeko fatxadan, sarrera handi bat du, harlanduz egindako bi zutaberen artean. Zutabe horietako baten erdian gurutze bat dago zizelkatuta, eta hauxe irakur daiteke bertan: "Alonso de Eizmendi. 1725. urtea"; izan ere, urte horretan eraiki zen arkupea.

Legarralde baserriaren barne-egitura eta horma batzuk XVI. mendekoak dira. XVIII. mendean, kanpo-perimetroko hormak eta estalkia aldatu zitzaizkion baserriari; halaber, arkupea edo karrera erantsi zitzaion.

--» orri-hasiera --» Orri-hasierara itzultzea

Beasaingo (Gipuzkoa) Letamendi baserria, Monumentu izendapenaz, Euskal Kultura Ondarearen Zerrenda Nagusian inskribatua izan da.
 
Letamendi baserria - Haunditu

Letamendi baserria Beasaingo herrigunearen gaineko muino batean dago, Erauskin auzoko behealdean. Oinplano angeluzuzena du (24 x 17,50 m-koa). Bi solairu eta ganbara ditu, harlangaitzezko hormak, harlanduzko eskantzuekin, zeinak lehenengo solairuraino iristen baitira. Bi isuriko estalkia du.

Fatxada nagusia E-ra begira dago, behe-solairuan bi leiho harlanduz inguratuak ditu, eta erantsitako terraza batek estaltzen du erdialdea alde honetan. Lehenengo solairuan eta ganbaran zurezko bilbadurak ikus daitezke, bao harlangaitzez beteak eta leiho irekiak dituztenak.

Armadura altxatzen da pieza bakarreko 28 zutaberen gainean: horietako 18 perimetro-paretetan bermatzen dira, gainerakoak behe-solairuko bertako zapata edo harroinetatik gora. Eraikinak dituen oholtzazko horma-atal jatorrizkoak aipagarriak dira.

--» orri-hasiera --» Orri-hasierara itzultzea

Zestoako (Gipuzkoa) Arocena Hotela, Monumentu izendapenaz, Euskal Kultura Ondarearen Zerrenda Nagusian inskribatua izan da.

Arocena Hotela - Haunditu

Arocena Hotela (antzina Oyarzabal Hotela) 1908. urteko eraikuntza da, ustez Jose Gurrutxaga arkitektoak egina. L formako eraikin trinkoa da, bi bolumen angeluzuzen etzan batu izanaren emaitza. Erdiko gorputza altuera handiagoan ezarrita dago eta simetria-ardatza irudikatzen du multzoaren konposizio nagusian. Eraikinak etxabea, goiko hiru solairu eta estalkipe mantsardaduna ditu, erdiko zatian izan ezik, hor bost solairu ditu-eta. Lorategiz hornitutako sarbideak hotelaren itxura edertzen du. Dekorazio-elementuak soilak dira eta leihoek burdinlanez egindako karelak dituzte, landare-motiboekin.

Barrualdean etxabea nabarmentzen da; burdinurtuzko zutabeek eta ate eta leihoetako arotzeriak, aretoetarako sarrerako ardatz bertikaleko ate birakariek esaterako, itxura modernista ematen diete harreralekuari eta aretoei.

--» orri-hasiera --» Orri-hasierara itzultzea

Markina-Xemeingo (Bizkaia) Patrokua edo Gaytan de Ayala Jauregia, Monumentu izendapenaz, Euskal Kultura Ondarearen Zerrenda Nagusian inskribatua izan da.

Patrokua edo Gaytán de Ayala Jauregia - Haunditu

Patrokua jauregia, Gaytan de Ayalaren jauregia izenarekin ere ezagutzen dena, Xemeingo Andra Maria parrokiatik 100 metro eskasera dago, eta Markina-Xemeingo herrigune historikotik beste 130 metro ingurura, Urko ibaiaren gaineko zubia zeharkatu ostean betiere.

Jauregia hasieratik bertatik izan zen Barroetatarrena eta ondorengoena, Gaytan de Ayalakoen aldekoena. Barroetatarrak jauntxo buruzagien artekoak izan ziren, baita Markina-Xemeingo familiarik ezagunenetako bat ere, protagonismo handia izan zutelako eta familiak jarraitasuna izan zuelako denboran. Badirudi Patrokua izenak familia honek Xemeingo Elizatean zuen nagusitasunarekin duela zerikusia. XVIII. Mendearen amaieran, Miguel de Barroetak eraiki zuen mendebaldeko muturrean dagoen eraikin neoklasikoa, ibaiaren ondoan. Bolumen kubikoa da, beheko oina eta bi solairu eta lau isurkiko estalkia dituena. Eraikin horri ekialdetik atxikita egin ziren handitzeko lanak (1927-29), Gaytan de Ayalak Emiliano Amann arkitektoari eskatuta.

Barnealdeari dagokionez, azpimarratzekoa da gaztainondoa erabili izana estaldura eta dekoraziorako. Egun ere oraindik ikus datiteke gaztainondoa eraikinaren hainbat tokitan. Bertako gela guztien artean liburutegia gailentzen da nabarmen. Liburutegia eraikin nagusi neobarrokoaren lehen solairuan dago eta berori da jauregiko gelarik nobleena, gaztainondoz egindako dekorazioa dela eta.

--» orri-hasiera --» Orri-hasierara itzultzea


Donostia-San Sebastiango (Gipuzkoa) Aiete Jauregia, Monumentu Multzo izendapenaz, Kalifikatutako Kultura Ondasunaren Erroldan inskribatua izan da.

Aiete Jauregia - Haunditu

Aiete Jauregia 74.000 bat metro koadroko lorategi -barruti batean dagoen bizitegi- multzoa da. Multzo horretan jauregia bera nabarmentzen da, kapera, zaintzailearen etxea, usategia eta antzinako zalditegiak bezalako eraikuntzak osagarri dituela.

Bizitegi-eraikin nagusia, jauregia, oinplano angeluzuzenekoa da eta bere konposizioan erdiko gorputza eta bere bolumenean nabarmendutako bi muturrak ditu bereizgarri, tarteko gorputz sekundarioen bitartez lotuak. Erdisotoa, etxabea, lehen solairua eta estalkipea ditu. Estalkia mantsarda gisakoa da, arbelezko teilaz estalia, presentzia bolumetriko handikoa eta erdialdea pixka bat goratua du. Etxabea eta lehen solairua eraikineko solairu nagusiak dira. Plafoi, oholtza eta kasetoidurekin ugaritasunez dekoratuta daude, eraiki zireneko garaiko estiloari eutsiz. Etxabea jauregiko espazio publikoa da eta dimentsio handieneko aretoak hartzen ditu bere baitan. Hiru fatxadatara orientatuta dagoen areto bakarra nabarmentzen da ekialdeko muturrean. Lehen solairuan logela nagusiak kokatzen dira. Sotoa eta bigarren solairua bigarren mailakoak dira. Gela ugari dituzte eta zerbitzuak eta mirabeen gelak zeuden bertan.

Lorategiak Pierre Ducasse y Perés Errege-etxearen lorazainak (1836-1892) diseinatu zituen. Muinoaren goialdean honako eraikin osagarriak Monumentu Multzoaren zati dira eta jatorrizko jauregiaren ingurumaria birsortzen laguntzen dute.

EHAA 216. zk. 2006ko azaroaren 13koa.
--» orri-hasiera --» Orri-hasierara itzultzea

Azken eguneratzea: 2007/09/24