Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Kadaguaren Ibilbidea

Aurkezpena

Bilbao

Barakaldo eta Alonsotegui

Sodupe eta Güeñes

Zalla

Balmaseda


esteka leiho berri batean irekiko da

Erromatar soldadu, hiribilduetako artisau, merkatari, erromes, industri-ugazaba dirudun, nekazari eta langileez gain, noble ahaltsuek ere utzi digute historia-arkitekturazko ondare zibila eta erreligiosoa, handiki sendi horiek Kadaguako lurretan izandako nagusitasunaren isla, baita euren fedearena ere:

San Bizente eliza (Sodupe). XVIII. mendekoa. Ondare aberatsa gordetzen du bere altzari ugarien artean: erretaulak, urregintza-lanak, hilobiko laudak.

esteka leiho berri batean irekiko da

"La Cuadra" Dorrea (Güeñes). XIV. mende hasierakoa. Dagoen gainaldetik haraneko sarbidea kontrolatzen zuen. Ondoan ditu San Pedro eliza eta bolatoki bat, biak interes berezikoak.

Santa Maria eliza (Güeñes). XVI. mendekoa. Bizkaiko erlijio-arkitekturaren portadarik interesgarrienetakoa dauka.

Urrutia etxetzarra (udaletxea). XIX. mendekoa da, eta indianoen etxetzar ikusgarria da. Estilo frantsesekoa da.