Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Gutunak eta Adierazpenak - Europako Kontseilua - Adierazpenak

Kulturari buruzko adierazpenak: Europako Kontseilua sinetsita dago Europaren kultur aberastasuna bere dibertsitatean eta kultur ondarean datzala, horiek baitira bere batasunaren zutabeak. Europako Kontseiluak laguntza ematen die estatu kideei kultur aniztasunaren aldeko politika globalak gara ditzaten. Ikuspegi hori bere adierazpenetan islatzen da, eta, alde horretatik, beste hainbat gai jorratu ditu: kultur demokrazia, hiri-plangintza eta kultura, garapena eta kultura, aisiaren gizartea, Europako kultur industria, Europako ikus-entzunezkoak, Europako integrazio ekonomikoa, politikoa eta kulturala, eta bertako eskualdeen bizi-indarra eta dibertsitatea.

  • 1972. urtea: Arc-et-Sennans-eko adierazpena. Kulturgintzan merkataritzako irizpideek duten indarrari ematen zaion erantzuna. Mundializazioa, ezin baztertuzko onurak dakartzan arren, kultura eta bizimodu tradizionalentzat arrisku bat izan daiteke.
  • 1983. urtea: Bremen-go adierazpena. Hiria zibilizazio-gunetzat hartzen du eta hainbat alderdiren garrantzia azpimarratzen du:

    • Garapen kulturalaren eta ekonomikoaren arteko harremanak.
    • Kultur demokrazia eta parte hartzea (kulturaren eta immigrazioaren arteko lotura gero eta arrantzitsuagoa da).
    • Gazteen eta zaharren parte hartzea.
    • Edonolako azpiegiturak eta hiri-sareak, batik bat hiri-planifikazioa
    • Garapenerako lankidetzako eta mezenasgoko kultur politikak eta estrategiak
  • 1984. urtea: Berlingo adierazpena. Aisiaren gizartea hartzen du gune berritzaile gisa, alegia, integrazioari, parte hartzeari eta aurrerabideari begira. Zehatzago adierazita, norberaren errealizazioa eta integrazioa eta gizabidea jorratzen ditu, bai eta hiri-espazioa ere hainbat identitateren arteko elkarbizitza emankor moduan ulertuta.
  • 1999. urtea: Teknologia Berriei buruzko adierazpena. Aukera berriak (demokrazia, partaidetza eta kultur aniztasuna areagotzea), mehatxuak (infoanalfabetismoa eta teknonagusikeria) eta teknologia berrien industriari Europan eman beharreko bultzada jorratzen ditu.
  • 2000. urtea: Kultur Aniztasunari buruzko adierazpena. Mundializazioa eta Munduko Merkataritza Erakundearen araudia aztertzen ditu, aintzat hartuta kultur aniztasuna Europako Kulturaren ezaugarri behinena dela. Horietaz gainera, kultur politikak eta ikus-entzunezkoenak, industria-kultura europarrak eta ekonomia-hazkundea eta informazio-aniztasuna jorratzen ditu.
  • 2001. urtea: Kulturari eta Eskualdeei buruzko Florentziako adierazpena. Globalizazio ekonomikoari eta kulturalari ekiten dio, bai eta eskualdeek alor horietan duten bizi-indarrari ere. Kultur demokrazia eta horretarako oztopoak dira, besteak beste, eztabaidagaiak. Horietaz gainera, nazio-identitatearen auzia eta europartasuna, kultura-interbentzioaren subsidiariotasuna eta gobernu-maila.

Argi uzten da Europako Kultur Ondarea Europa barruko eta kanpoko kulturen arragoa dela, eta integrazio europarrak kulturala ere izan behar duela, politikoa eta ekonomikoa ez ezik.

 

Europa barruko elkarlana planteatzen da eta bi gai mahaigaineratzen ditu: eremu urriko hizkuntzen Euro-gutuna eta funts europarrak kultur proiektuak finantzatzeko erabiltzea.

itzuli