Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Pagarretako trikuharria

Satelite bidezko Aizkorriren ikuspegi orokorra Pagarretako trikuharriaren satelite bidezko ikuspegia

 

Pagarretako trikuharria

Petrinaitz mendiaren SE-ko hegalean dago Pagarretako trikuharria, Pagarretako lepoaren erditik iparraldera, Gipuzkoako Partzoneria Orokorraren lurretan.

Tumulu bat dauka trikuharriak, 7 metroko diametrokoa; oso beheratua dago ordea, ia lurraren parera apaldua; bloke batzuei eta lurrean sartutako lauza batzuei esker bereizten da. Ganbara bat dauka, bi lauza eta bloke batekin.

Pagarretako trikuharriaren eskema