Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Kalparmuñobarrenako trikuharria

Satelite bidezko Aizkorriren ikuspegi orokorra Kalparmuñobarrenako trikuharriaren satelite bidezko ikuspegia

 

Kalparmuñobarrenako trikuharria

Urbiako Partzonerian kokaturik dago.

Trikuharri motza eta irekia da, tumulu baxukoa; desitxuratuta dago eta lurrarekin nahasten da.

15.5 m neurtzen du bere diametroak N-S noranzkoan eta 11 m E-W noranzkoan. Ganbarak 4 lauza ditu; espazio errektangeluar bat osatzen dute lauza horiek eta NNW-ra irekia dago barrutia.

Kalparmuñobarrenako trikuharriaren eskema