Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Artzanburuko trikuharria

Panorama: Artzanburu 360º panorama - Ikonoa

Satelite bidezko Aizkorriren ikuspegi orokorra Artzanburuko trikuherriaren satelite bidezko ikuspegia

Artzanburuko trikuharria

Artzanburuko trikuharria

Oñatin kokaturik dago, Artzanburu mendiaren hegoaldeko larrean, Urbiako Partzoneriaren mugatik hurbil.

Trikuharri motza eta irekia da, 1918an induskatu zutenen arabera. Garai hartan bost lauzako ganbara bat zuen. Lauza horietatik lau zutik zeuden eta bat barruan etzanda. Barruti errektangeluarra osatzen zuten lauzek. Tumuluak 12 metroko diametroa dauka eta 1.5 metroko altuera. Tumuluaren gainean bi lauza zeuden, estalkikoak seguru asko. Ardatz nagusiaren orientazioa N-S da.

Gaur egun, tumuluaren erdian krater bat dago eta krater horretan ganbarako lau lauza daude angelua osatuz. Beste lauza zatikatu batzuen arrastoak ere badaude.

Artzanburuko trikuharriaren eskema