Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arrobigañako trikuharria

Panorama: Arrobigaña 360º panorama - Ikonoa

Satelite bidezko Aratz-Altsasuren ikuspegi orokorra Arrobigañako trikuharriaren satelite bidezko ikuspegia

 

Arrobigañako trikuharria

Trikuharri hori Altzaniako Partzonerian dago, izen bereko gainean, Iturgaina eta Aginaran lepoen artean, Arabako mugatik 14 metro iparraldera.

Trikuharri luze eta itxi bat da. Tumuluak 14 metroko diametroa dauka eta 2 metroko altuera N-an eta metro batekoa S-an. Erdian krater handi bat dauka; hiru lauza daude krater horretan eta 2.90 x 1.60 metroko estalki bat bermatzen dute. Estalkiaren gainean gurutze bat dago zizelkatuta. Beste 2 lauza ere badaude barruan erorita eta beste bat tumuluaren gainean.

Arrobigañako trikuharriaren eskema