Azken eguneratzea: 2012/09/18
Salbamendu eta Sorospeneko Aurreko Federazio-Prestakuntzen Homologazio, Baliozkotze eta Baliokidetza Profesionala
2012ko iraila
Salbamendu eta Sorospeneko kirol-teknikariaren 878/2011 Dekretuaren (pdf, 283 kb, gazteleraz) eta goi mailako kirol-teknikariaren 879/2011 Dekretuaren (pdf, 138 kb, gazteleraz) bitartez kirol-modalitate horretako irakaskuntzak hezkuntza-sisteman sartzen dira. Beraz, prestakuntza horien gainditzeak erdi mailako eta goi mailako titulu akademikoak eskuratzeko aukera ematen du (Lanbide Heziketaren egituraren parekoa).
Dekretuak baimentzen du aurretik kirol-sistemaren barne egindako prestakuntzak (igaroaldikoak zein 1999ko uztailaren 14a baino lehenagoko federazio-prestakuntzak) aitorpena jasotzea eta titulazio akademikoen parekotasuna eskuratzea (baliokidetza profesionala, baliozkotzea edo/eta homologazioa).
Duela gutxi argitaratu da Kirol Kontseilu Gorenaren Presidentearen 2012ko uztailaren 9ko ebazpena, non 1999ko azaroaren 8ko Aginduaren bitartez sortu zen Batzordeak onartzen dituen irizpideak eskuratzeko aurretik egin diren salbamendu eta sorospeneko prestakuntzen homologazioa, baliokidetza edo baliokidetza profesionala (pdf, 187 kb, gazteleraz). Ebazpen horrek ikasleek federazio-prestakuntzak egin izanagatik lor ditzaketen onarpen-efektuak ezartzen ditu, hain zuzen ere 1999ko uztailaren 14a baino lehen sustatutako federazio-prestakuntzak eta 2011ko abenduaren 29ko Ebazpenean (pdf, 332kb, gazteleraz) argitaratutakoak.
Aitorpena lortu nahi dutenek (baliokidetza profesionala, baliozkotzea edo/eta homologazioa) eskabide indibiduala egin beharko dute, Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioari egin behar zaiona. Eskabidea egiteko hamar urteko epea dago, lehen aipatu den ebazpenaren (batzordearen aitorpen irizpideena) argitaratze-egunetik aurrera.
1999ko uztailaren 14a baino lehenagoko federazio-prestakuntzak burutu dituzten ikasleek jarraitu behar duten eskaera-prozedura honako hau da:
- Homologatzeko edo/eta lanbide-baliokidetzarako eskabide-orria bete behar da. Sakatu hemen (pdf, 328 kb, gazteleraz) .
- Honako hau aukeratu klik eginez:
- Solicito la homologación o la equivalencia profesional, según proceda, del diploma de entrenador deportivo, militar o de la Guardia Civil, anterior al año 2000.
- Formulario hori Espainiako Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioari bidali behar zaio honako agiri hauekin batera:
- Dagokion titulu akademikoaren fotokopia konpultsatua (bakarrik homologazioa eskatzekotan)
- Entrenatzaile gisa gutxienez 3 urtetan aritu izanaren ziurtagiria (eredu (pdf, 65kb, gazteleraz) honi jarraiki).
- Entrenatzailearen titulua duela adierazten duen egiaztagiri eguneratua, Espainiako dagokion federazioak emana.
- Dokumentazioa aurkezteko bideak honakoak dira:
- Interneten bitartez: CSD-ren Bulego Birtualean
- Posta arruntaren bidez: Secretaria General del Consejo Superior de Deportes enla calle Martín Fierro s/n 28040 MADRID
- Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4. artikuluan aurreikusitako edozein tokitan.
Dokumentazioa bidali eta gero, Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak ebazpena ematen du, gehienez, 6 hilabeteko epean eta horren berri ematen dio interesdunari.
Prozedura honi buruzko zalantzarik baduzu jar zaitez harremanetan dagokion euskal edo espainiar federakuntzarekin.