Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Euskadiko XXIX. Eskolarteko Kirol Jokoak - Krosa 2010

Arautegia Krosa 2010

Eusko Jaurlaritzaren Kirol Zuzendaritzak, Euskadiko Atletismo federazioarekin lankidetzan, Euskadiko XXIX. Eskolarteko Kirol Jokoak antolatuko ditu  2010eko otsailaren 21ean Barakaldon (Bizkaia).

I. Artikulua.- Txapelketa honetan Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko lurralde historikoetako selekzioan dauden infantil mailako kirolariek hartu dezakete parte (1996 eta 1997an jaiotakoak), hala nola, eskola kiroleko taldeak eta eskola kiroleko kanpainetan inskribatuta dauden elkarteak (3 talde lurralde historiko bakoitzeko, gizonezkoen kategorian nahiz  emakumezkoetan).

II. Artikulua.- Lurralde-selekzioko talde bakoitzak, gehienez 6 kirolari aurkeztu ahal izango ditu. Bai gizonezkoetan, baita emakumezkoetan ere.

III. Artikulua.- Ikastetxe edo elkarte bakoitzeko taldeek, gutxienez 4 eta 6 kirolari aurkeztu beharko ditu, bai gizonezkoen kategorian bai emakumezkoetan ere. 

IV. Artikulua.- Ikastetxe bakoitzeko taldeek hurrengo araudia bete beharko dute:

  • Taldea 6 kirolariz osatuta badago, gutxienez lauk ordezkatzen duten ikastetxekoak izan beharko dute.
  • Taldea 5 kirolariz osatuta badago, gutxienez hiruk ordezkatzen duten ikastetxekoak izango dira.
  • Taldea 4 kirolariz osatuta badago, gutxienez hiruk ordezkatzen duten ikastetxekoak izan beharko dute.

V. Artikulua.- . Klubak derrigorrez, bertakoak diren kirolariz osatuta egon behar dira eta beraien lurralde historikoko eskola kiroleko programetan izena emanda egon behar dira.

VI. Artikulua.-   Taldeen sailkapena, edozein kategoriatan, lasterketa bakoitzetik eta talde bakoitzetik lehenengo lau kirolariak oinarritzat hartuta egingo da, talde bakoitzeko puntuazioa 4 kirolarien sailkapenen batura eginez. Bi talde edo gehiagoren artean berdinketa izan ezkero, laugarren kirolariaren sailkapena kontuan hartuko da.

VII. Artikulua.-   Hurrengo lasterketak ospatuko dira, aurreikusitako gutxi gorabeherako luzera eta ordutegiaz.

VIII. Artikulua.-   Euskadiko Infantil Mailako Eskolarteko Kross Txapelketarako izen-emateak lurralde ezberdinetako kirol zerbitzuetan egin beharko dira 2010eko otsailaren 12an, arratsaldeko 20:00ak baino lehen. Hauek Euskadiko Atletismo Federazioara helarazi, otsailaren 16an arratsaldeko 14,00ak baino lehen.

OHARRA: Dortsalak froga egunean bertan, otsailak 21ean, emango zaizkio zirkuituko idazkaritza nagusian talde edo selekzio arduradunari.

Araudi honetan jasotzen ez diren gaietan hauei jarraituko zaie:

a) Euskadiko Kirolaren ekainaren 11ko 14/1998 legeari
b) Euskadiko Eskolarteko Jokoak arautzen dituen Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailaren 1985eko uztailaren 2ko aginduari.
c) Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Turismo Sailaren 1985eko uztailaren 29ko aginduari, Eskolarteko Kirol-lehiaketetako diziplina-erregimenari buruzkoari.
d) Kultura Sailaren 1986ko maiatzaren 20ko aginduari, Euskadiko Eskolarteko Jokoak arautzen dituen 85-07-02ko Aginduaren zati bat aldatzen duenari.
e) Eskolako Kirolari buruzko uztailaren 1eko 125/2008 dekretuari.
f) IAFFak duen nazioarteko txapelketen araudia.