Segurtasun Saila

Azken eguneratzea: 2012/06/05

Gobernuak onetsi egin ditu alderdi politikoen ohiko funtzionamendurako diru-laguntzak

Aurrekontu-partida % 10 murriztu da 2011koarekin alderatuta

Gobernu Kontseiluak, gaurko batzarrean, erabaki-proposamena onetsi du, eta, horretan, alderdi politikoei 2012rako emango zaizkien diru-laguntzen banaketa ezarri da. Partidaren xedea alderdien ohiko funtzionamenduaren gastuei laguntzea da, eta partida hori % 10 murriztu da iazkoarekin alderatuta.

Euskal Autonomia Erkidegoko 2012ko ekitaldirako aurrekontu orokorretan 5.670.000 €-ko partida dago jasota, alderdi politikoen ohiko funtzionamenduaren gastuei diruz laguntzeko.  Partida hori % 10 murriztu da 2011ko ekitaldian (6.300.000 €) banatutakoarekin alderatuta. Partida Eusko Jaurlaritzak banatuko du Alderdi Politikoak Finantzatzeari buruzko Legean ezarritako irizpideen arabera, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Hauteskunde Batzordeak berretsitako 2009ko martxoko hauteskunde-emaitzak oinarri hartuta.

Ekitaldi honetarako diru-laguntzen banaketa honela ezarri da:

EAJ-PNV                   2.281.942,75 €

PSE-EE                     1.844.766,51 €

PP                             885.691,79 €

ARALAR                     339.520,68 €

EA                             105.907,71 €

EB-B                          164.096,69 €

UPyD                          48.073,87 €