Azken eguneratzea: 2012/10/15
Bozkatzeko mahaietara joan ezin diren minusbaliatuak eramateko doako zerbitzua
Eusko Legebiltzarrerako 2012ko hauteskundeak

Aurreko hauteskunde-prozesuetan bezala, Herrizaingo, Justizia eta Herri Administrazio Sailak doako garraio-ekintza antolatu du Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak hartuko dituen urriaren 21erako, gaixo dauden edo mugikortasun urria duten eta bozkatzeko eskubidea erabili nahi duten pertsonak hauteskundeetarako lokaletara eramatea ahalik eta neurri handienean errazteko asmoz.
Zerbitzuak hiru hauteskunde-barrutietan funtzionatuko du, eta hori eta aurreko hauteskundeetan ezarritakoa antzekoak izango dira. Eusko Legebiltzarrerako 2009ko aurreko hauteskundeetan berrehun pertsona baino gehiago eraman ziren bozkatzeko zentroetara ekintza horri esker.
Lekualdaketak egiteko, Euskal Autonomia Erkidegoko Gurutze Gorriaren eta DYAren lankidetza eta laguntza izango ditugu, eta interesdunak erakunde horiekin jarri ahalko dira harremanetan urriaren 19a baino lehen, zerbitzua zehazteko.
Interesdunek honako telefono-zenbaki hauetara deitu ahalko dituzte:
Gurutze Gorria: 902 22 22 92
DYA: 902 46 46 22