Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Saila

Babes ofizialeko etxebibitzen kakifikazio eskabideak

 

Saila / Erakunde Autonomiaduna

Etxebizitza eta Gizarte Gaiak


Egitura atal kudeatzailea

Plangintzaren eta Prozesu Eragileen Zuzendaritza


Sustatzaileari baimena ematea babes ofizialekotzat jo daitezkeen etxebizitzen sustapena hasi eta/edo amaitzeko eta sustapen horien eskubideak eta betebeharrak lor ditzaten.

Nori Zuzendua

Babes ofizialeko etxebizitzen sustapena egin nahi duten pertsona fisikoak edo juridikoak.

Araudia

39/2008 DEKRETUA, martxoaren 4koa, babes publikoko etxebizitzen araubide juridikoari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzkoa.(8.artikulua).


Harremanak norekin

Herritarren arretarako ZUZENEAN zerbitzua: 012

Erantsi beharreko agiriak

Kalifikazioa administrazio-prozedura bat da, hainbat administrazio-egintza biltzen ditu eta horietako bakoitzak dokumentazio propioa eskatzen du. Dena delako Lurralde Ordezkaritzan eskatuko da bete beharreko inprimaki-sorta eta erantsi beharreko dokumentazioa.


Dagokion tasa

BOE kalifikazioak eskuratzeko zerbitzuei dagokien tasa.

Eskabideak Aurkezteko Epea

Urte osoa.


Eskabideak aurkezteko lekua

BIZKAIA - Herritarren arretarako ZUZENEAN zerbitzua
Kale Nagusia, 85.
48011 Bilbao  

GIPUZKOA - Herritarren arretarako ZUZENEAN zerbitzua
Andia kalea, 13
20004 Donostia

ARABA - Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren Arabako Lurralde Ordezkaritza
Samaniego kalea, 2
01008 Vitoria-Gasteiz

Tramiteen deskripzioa

Eskabidea egin ondoren, babes ofizialeko etxebizitzei eskatutako baldintzak betetzen direla eta haien legezkotasuna egiaztatu ondoren, behin behineko kalifikazioa emango da. Ondoren, hainbat jarduera egingo dira, bakoitzak bere eskabideak eta baimenak izango dituzte: obra-hasiera, aurrerakinak, aldaketa posibleak, etab. Behin betiko kalifikazioaren eskabidearekin amaitzen da, hura lortu eta etxebizitzak ematearekin.


Egitura Atal Ebazlea

Etxebizitza, Berrikuntza eta Kontrol zuzendaria.

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Lurralde ordezkariak.


Ebazteko epea

3 hilabete.

Isilbidearen Ondorioak

Baiespenezkoak


Administrazio Bidearen Bukaera

Ebazpenak ez du administrazio bidea agortzen


Errekurtsoak / Erreklamazioa

Gorako errekurtsoa


Formularioak

Babes ofizialeko etxebizitzen kalifikazioak barne hartzen dituen administrazio-egintza guztien eskabide inprimakien bilduma ( Lurralde Ordezkaritzetan eskatu).

Bestelako Agiriak

Hitzarmen ereduak, nahitaezko klausula eta guzti.


Oharrak

Ez dago

Abisua

Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.


Azken aldaketa

11/03/2009