Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Saila

Azken eguneratzea: 2012/03/21

RIVERCAPen artea AEBetako lantegi berrira eramango dute

Instalazio berriak modernoak eta funtzionalak dira, eta lan-taldea, berriz, gaztea eta dinamikoa, hogei profesionalez osatutakoa.

Rivercap

Rivercap

Rivercap-ek, tapoi-kapsulak egiten dituen lantegi arabarrak, lantegi berria inauguratu zuen 2012ko urtarrilaren 23an, Napako Haraneko bihotzean (Kalifornia), eta AEBetako eta Kanadako merkatuan duen presentzia indartu zuen.

Etengabe handitzen doa merkatua, eta Talde horren filosofiaren ardatz diren malgutasuna, hurbiltasuna eta kalitatea upategi estatubatuarren zerbitzura daude orain, tokiko presentzia bilatzen baitute kapsula-banaketaren liderretan.

Instalazio berriak modernoak eta funtzionalak dira, eta lan-taldea, berriz, gaztea eta dinamikoa, hogei profesionalez osatutakoa; horietatik bost RIVERCAP SAko (Lapuebla de Labarca – Araba) adituak dira, eta hainbat hilabetean prestaketa jaso ondoren, Benicia SAra eramaten jakin dute euren “artea”.

Inaugurazio-ekitaldian inguruko bezero nagusiak izan ziren, eta arrakasta handia izan zuen. “RIVERCAPek etapa berri bat hasi du gaur munduan. Aurten 100 milioi kapsula ekoitziko ditugulakoan gaude, eta datozen urteetarako aurreikuspenak ere oso altuak dira”, adierazi zuen Jose Saenz de Santa Maria Pombo zuzendari nagusiak.