Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Saila

Azken eguneratzea: 2010/07/01

Euskal Letxuga, Eusko Label produktu berria

Aleka saldutako 200.000 unitate eta 350.000 poltsa salduko direla aurreikusi da.

Euskal Letxuga Eusko Labela eskuratu duten hamabi produktu horiei batu egin da. Erosleak aleka edo poltsetan, garbi eta jateko prest, aurki ditzake. Gaur egun, 15 ekoizlek ekoizten dute Eusko Labeldun letxuga, hala ere aurrerantzean proiektuan baserritar gehiagok parte hartzea aurreikusten da.

Gaurtik hasita eta urte amaiera arte ekoizpen honi 45.000 metro karratu (4,5 hektarea) eskainiko zaizkiola balioetsi da, salmenten balioeztapenari dagokionez aleka saldutako 200.000 unitate eta 350.000 poltsa salduko direla aurreikusi da.

Eusko Labelek eskainitako Kalitate ziurtagiria, Euskal Letxuga, bereizgarriaz zenbakitutako etiketaz errealitate bilakatuz, Euskadin ekoiztutako batabia letxugari egotziko zaio, produktu honen araudiak zehaztutakoa betetzen duen kasuan. Euskadin letxugak ekoizten duen edozeinek eta baldintza hauek betetzen dituenak marka erabili ahal izango du.

Eusko Labeleko Euskal Letxugaren aurkezpen ekitaldian, Pilar Unzaluk, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailburuak; Patxi Lazkozek, Gasteizko Alkateak; Amaya Luquinek, Kalitatea Fundazioko Zuzendariak; José Arrizabalagak, Barrenetxe Kooperatibako Zuzendari Kudeatzaileak eta Aitor de las Herasek, Garaia eta Artandi Kooperatibako Zuzendari Kudeatzaileak parte hartu zuten.

Eusko Labeleko Euskal Letxuga hasieratik amaiera arte kontrolatu egingo da eta Kalitatea Fundaizioak ezarriko ditu beharrezkotzat jotzen dituen kontrol eta ziurtapen sistemak, produktuaren ekoizpen katean, ekoizpenean, kontserbazio eta biltegiratzean, garraioan, ontziratzean eta merkaturatzean. Honen guztiaren helburua produktua Eusko Labeleko bereizgarriarekin joatea, Araudiak zehazten dituen baldintzak betetzea eta dagokion bestelako araudia betetzea balioztatzeko.

Eusko Labeleko Euskal Letxugaren ezaugarri garrantzitsuenak ondorengoak dira:

Euskal Letxuga

- Euskadin ekoiztutakoa ingurugiroa errespetatuz.

- Batabia taldeko aldaeratik eratorria, ekoizpen gunera egokitua.

- Letxugak izurtuak edota kizkirrak izan behar dira, kolore berde argi, distiratsu eta homogeneodunak.

- Hosto asko eta ondo ekoiztutakoak. Letxuga lurrik, bizkarroirik eta ikus daitezkeen bestelako materia arrarorik gabe aurkeztuko da.

- Gutxieneko pisua 200 gr.-takoa izango da udazken-neguan eta 300 gr.-takoa udaberri-udaran.

- Produktua bildu ostean, banaka aukeratu eta identifikatu egiten da eta Eusko Label zigilua jarriko zaio.