Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Azken eguneratzea: 2008/03/12
Euskadi 2007 Ikerketa Sarien banaketa
Ignacio Barandiaranek jaso du Euskadi Ikerketa Saria

Ignacio Barandiaran Maestu irakasleak Lehendakariaren eskuetatik jaso du Lehendakaritzan 2007ko Euskadi Ikerketa Saria.


Barandiaran irakaslea nazioarte mailako ikertzaile bat da eta irakaskuntza eta ikerketa-jarduerak egin ditu Antzinako Historian, Arkeologian eta Historiaurrean 1964tik aurrera, Zaragoza, La Laguna, Kantabria eta Euskal Herriko Unibertsitateetan. Azken honetan Historiaurreko katedraduna da.

"Paleolitiko eta Mesolitikoko metodologia arkeologikoaren eremuan egin dituen ekarpen nabarmenak eta Penintsula Iberiar osoko aztarnategietan ikerketa-taldeen eta EHUko departamentu ospetsu baten zuzendari gisa duen ibilbide luzea" azpimarratu ditu sariaren epaimahaiak.

1996an eratu zen eta 36.000 euroko zenbatekoa duen sari hau zientziaren esparruan ematen diren saririk ospetsuenetariko bat da. Besteak beste, Pedro Miguel Etxenike, Javier Echeverria, Gurutz Jauregui, M Carmen Gallastegui, Jose Maria Asua eta Enrique Zuazua ikertzaileak daude aurreko edizioetan saritutakoen artean.