Azken eguneratzea: 2011/01/10
Ibaialde 2011 kanpaina hastear dago, analisirako Kit eta material berriekin
Horretarako, ordea, aurreko urteetan bezala behar-beharrezkoa dugu zuen lankidetza
Parte-hartzaileak:
Ikastetxeak, unibertsitateko ikasleak, talde antolatuak (naturalistak, ekologistak, aisialdikoak, kirol elkarteak eta abar) edo banakakoak (nor bere izenean)
Parte hartzeko modalitateak:
- Oinarrizko programa (Lehen Hezkuntza)
- Programa zientifikoa (Bigarren Hezkuntza edo nagusiagoak)
Izena ematea:
Otsailaren 14tik aurrera
Materialen banaketa:
Martxoaren 2tik aurrera
Prestakuntza irteera tematikoak
Martxoaren 18an (ostirala) eta martxoaren 19an (larunbata).
Lagun iezaguzu Urkiolako Parke Naturala bezalako eremu paregabea bisitatzen, eta ezagutu itzazu Ibaialde 2011ko laginketa material berriak.
Irakasleei, talde arduradunei eta laginketa bakarka egingo dutenei zuzenduta (aurrez 902 160 138 telefonoan baieztatu behar da irteeran parte-hartzea).
Landa-lanean bildutako datuak bidaltzea:
Ekainaren 17ra arte Ingurugeletan.
Ibaialde lehiaketa:
Ekainaren 10a izango da lanak jasotzeko azken eguna (ikusi hemen oinarriak).
Kanpaina hau ondo burutzeko ezinbestekoa da zuek parte hartzea.
Beraz, hala nahi izanez gero, bete ezazue inprimakia, Ibaialde 2011 kanpaina aukeratuta eta bidali posta elektronikoz.
Halaber, telefonoz ere eman dezakezue izena. Horretarako, deitu zenbaki honetara:
902 160 138
Pdf formatoko foiletoa:
- Ibaialde 2011 ((pdf,4.08 Mb))