ibaialde 2011 lehiaketa
ibaialde 2011 lehiaketan parte hartzeko asmorik baduzue, irakur itzazue arretaz lehiaketaren oinarriak!!
LEHIAKETAREN GAIA:
Gai bakarra, "Ibaia"
MODALITATEAK:
- Marrazkia
- Argazkia
- Ipuina
- Komikia
KATEGORIAK:
1. Kategoria:
Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako 1.Zikloa
2. Kategoria:
Lehen Hezkuntzako 2. eta 3. Zikloak
3. Kategoria:
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza
4. Kategoria:
Gainerako talde eta pertsona guztiak
LANAK AURKEZTEKO ARAUAK:
Argazkiak:
Argazkiek digitalak izatea beharko dute (CD, pen-drive, email, etab.), halaber, orijinalak, gehienez urte bat baino gutxiko antzinatasun dutenak eta beste lehiaketa batean saritu gabeak. Pertsona bakoitzak argazki bakarra aurkeztu ahalko du, eta argazkian ageri den gaia adierazten duen goiburua edo izenburua ere adierazi beharko du.
Ipuinak:
Ipuinek eskuz idatziak edo makinaz eta tarte bikoitzarekin idatziak izan beharko dute, eta batean zein bestean gehienez 5 orrialde izango dituzte. Lanak, bai irudikatuz, bai komiki modura egin daitezke. Pertsona bakoitzak ipuin bakarra aurkez dezake.
Marrazkiak:
Marrazkiak edozein teknika erabiliz (argizaria, akuarela, koloretako arkatzak, ikatz ziria eta abar) egindakoak izan daitezke; neurriak, berriz, DIN A4 edo DIN A3ri dagozkienak izango dituzte. Marrazki bakarra aurkeztu ahalko du pertsona bakoitzak, eta marrazkiak islatzen duen gaiari buruzko goiburu edo izenburua ere adierazi beharko du.
Lanak euskaraz zein gaztelaniaz aurkeztu ahalko dira. Bestalde, interesgarria litzateke irakasleek (ikastetxeetan) eta begiraleek (elkarte eta abarretan) euren taldeak lanak egitera eta aurkeztera bultzatzea. Hori dela eta, parte-hartzaile bakoitza norberaren izenean eta ibaialde 2011n izena eman duen taldearen izenean aurkeztuko da.
Aurkezten diren lanetan behar bezala identifikatu beharko da ibaialde 2011 lehiaketako parte-hartzaile bakoitza.
- Izen-abizenak
- Sexua
- Ikastetxea edo elkartea
- Adina
- Entitatearen helbide osoa (udalerria eta P. K.)
- Telefonoa
- Faxa
- Helbide elektronikoa
- Zein modalitatetan eta zein mailatan parte hartzen duen
Ikastetxe bereko hainbat lan bidaltzen badira, nahikoa da marrazki bakoitzaren datuak zerrenda bakar batean agertzea.
Ez dira kontuan hartuko ezarritako arauak betetzen ez dituzten lanak.
LANAK AURKEZTEKO AZKEN EGUNA:
2011ko ekainaren 10a
LANAK AURKEZTEKO LEKUA:
- Txurdinagako Ingurugela: 4015 posta kutxatila. 48080 BILBAO
- Gasteizko Ingurugela: Baiona 56-58. 01010 VITORIA-GASTEIZ
- Donostiako Ingurugela: Basotxiki 5. 20015 DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
- Legazpiko Ingurugela: Brinkola auzoa z/g. 20220 LEGAZPI
- Urdaibaiko Ingurugela: Udetxea Jauregia. Gernika-Lumo errepidea, z/g. 48300 GERNIKA
SARIAK:
Aurkeztutako lan guztiak Ingurugelako, Eusko Jaurlaritzako eta ibaialde koordinatzen duen taldeko kideek osatutako epaimahaiak balioetsiko ditu. Hiru modalitateetako kategoria guztietako irabazleei sari bana emango zaie, baita saridunen ikastetxe edo elkarte edo erakundeei ere. Dena den, ikastetxeak edo erakundeak, laginketetan eta ibaialderen datu-bilketan parte hartu ez badu, sari hori lortzeko eskubidea galduko du. Kasu horretan, lehiaketan irabazi duen pertsona izango da saritu bakarra.
SARITUTAKO LANAK ARGITARATZEA:
Saritutako lanak AZTERTU programaren Web orrian argitaratuko dira, saritutako lanen bilduma edo galerian.
AURKEZTUTAKO LANAK ERABILTZEKO BAIMENA:
Lehiaketara aurkeztutako lanak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren esku geratuko dira, eta lan horien kopiak egiteko eta zabaldu edo banatzeko baimena izango du, baita egoki deritzon komunikazio publikoko sistemaren bidez eta egoki deritzon helburuarekin lanak ezagutarazteko baimena ere. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak eskuratzen dituen baimen horien iraupena 6 urtekoa izango da eta nonahi gauzatu ahal izango ditu. Hala, esaterako, AZTERTU programaren aurtengo edizioan nahiz hurrengoetan sor litekeen edozein materialetan (apaingarri edo osagarri) erabili ahalko ditu lanak, baita ezagutzera eman ere AZTERTU programaren Web gunean ere. Lehiaketara lanak aurkeztu dituztenek, ordea, ez dute EAEko Administrazioak egin ditzakeen erabilera horiengatik guztiengatik diru-saririk jasotzeko eskubiderik izango.
LEGEZKO OHARRA:
Abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak, Datu Pertsonalak Babestekoak, ezarritakoari jarraiki, honako hau jakinarazi nahi dizugu: ibaialde 2011n lehiaketara aurkezten duzun lana saridun baldin bada, zure datu pertsonalak fitxategi automatizatu batean gordeko dira.
Fitxategi horretan gordetako datuak helburu hauetarako baino ez dira erabiliko:
- zure lanak saria jasoko duela jakinarazteko.
- sariak banatzeko ekitaldira zu gonbidatu ahal izateko.
- dagokizun saria eman ahal izateko.
- zure lana ibaialde 2011 aldizkarian lan sarituen bilduman argitaratzen dugunean, nork egina den adierazi ahal izateko; beti ere zuk datu horiek azaltzearen aurkako adierazpenik egiten ez baduzu.
Fitxategiaren arduraduna Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Biodibertsitaterako eta Ingurumen Partaidetzarako zuzendaria da. Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta fitxategian agertzearen aurka egiteko eskubidea gauzatu nahi izanez gero, Sail horretako Zerbitzu Zuzendaritzara jo dezakezu: Donostia-San Sebastián 1, 2. solairua, Vitoria-Gasteiz 01010.