Azken eguneratzea: 2011/04/04
Euskal Herriko 40tik gora ekoizpen-enpresa izango dira XXV. Gourmet Jaialdian
Kalitatezko Elikagai eta Edarien Azoka hau apirilaren 11tik 14ra Madrilen ospatuko da.
Europako kalitatezko gastronomiaren erreferente den azoka profesionalak, XXV. Gourmet Jaialdiak, Kalitatezko Elikagai eta Edarien Azokak, Euskal Herriko 40tik gora enpresa ekoizle hartuko ditu 11tik 14ra Madrilen, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolaketa, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren erakusmahaian (4 B26 erakusmahaia).
Erakusmahai horretan ikusgai egongo diren enpresa eta produktuekin batera promozio eta ekintza bereziak ere egingo dira; besteak beste, zuzeneko sukaldaritza erakusketak, Gamarrako Goi Mailako Sukaldaritza Eskolatik; hamabost minutuko erakusketa horietan, pintxoak prestatuko dituzte bertako lehengaiekin, edo platerak, 2011ko Gourmet Jaialdian sustatuko diren Euskadiko IV eta V gametako produktuekin.
Horrez gain, Ardo Galeria ere egongo da Euskadiko erakusmahaian; bertan, Arabar Errioxako ardoak eta erakusgai egongo diren upategietako txakolina dastatu ahal izango dituzte bisitariek. Sommelier aditu bat egongo da bertan uneoro.
Gourmeten Klubaren Nazioarteko Jaialdia orain 25 urte sortu zen, gama altuko elikagaien egile eta kontsumitzaileen topaketa izateko asmoz, baina jarduera-programa zabala eskaintzen du: mahai-inguruak, hitzaldiak, erakusketak, lehiaketak, eztabaidak eta txapelketak.
XXV. Gourmet Jaialdian 2011 parte hartuko duten Euskal Herriko enpresa ekoizleen zerrenda
Euskadiren erakusmahaian aurkeztuko dituzten produktu berriak
Erakusmahai instituzionaleko Eusko Jaurlaritzaren sustapen-jarduerak
XXV. Gourmet Jaialdirako 2011 argitaratutako Katalogoa
Erakusmahai instituzionaleko (4 B26) Eusko Jaurlaritzaren sustapen-jarduerak
1. Show-cooking– Zuzeneko sukaldaritza-erakusketak
Noiz:
Egunero.
Orduro. 11:00etan hasiko da eta azken erakusketa 18:00etan izango da.
Lekua: Euskadiren pabiloia, 4 B26 erakusmahaia.
Iraupena: Ordu laurden inguru.
Parte-hartzaileak: Gamarrako Goi Mailako Sukaldaritza Eskolako sukaldari talde bat (euskal sukaldaritza tradizionala).
Jarduera: Euskadiren erakusmahaian dauden produktuekin plater goxoak prestatzen erakustea. Uztartze berezi eta originalak.
Euskadiren erakusketa Show cooking 2010eko Gourmet Jaialdian
2. Idiazabal sor-markako gaztaren dastatze-erakusketa on line
Noiz: Asteartea, apirilak 12.
Lekua: Euskadiren pabiloia, 4 B26 erakusmahaia.
Ordua: 11:00.
Jarduera: Idiazabal sor-markako gazten dastatzeen aurkezpena on line.
3. Ardo Galeria
Lekua: Euskadiren pabiloia, 4 B26 erakusmahaia.
Jarduera: Erakusketa eta erakusketariek hautatutako 30 ardo dastatzeko aukera. Sommelier aditu bat egongo da bertan, bisitari interesdunei aholkuak emateko.
2010 Gourmet Jaialdiko Euskadiko Ardo Galeria
4. Pintxo-dastatzea
Bertako produktuekin egindako pintxoen dastatzea.
Arabar Errioxako ardoen eta txakolinaren uztartzea
XXV. Gourmet Jaialdian 2011 parte hartuko duten Euskal Herriko enpresa ekoizleen zerrenda
Alma de Cacao, Kalitate handiko txokolateak.
Altún, Arabar Errioxako ardoak (Errioxa sor-marka)
Ameztoi, Kroketak, plater prestatuak, azkenburukoak eta abar.
Arroyabe- Conservas La Gaviota, S.L., Arrain-kontserbak: hegaluzea, atun argia eta antxoak.
Asociación de Bodegas de Rioja Alavesa-Abra, Arabar Errioxa eskualdeko ABRAko Errioxa sor-markako ardoak (123).
Asociación de Sidra Natural de Gipuzkoa - Gipuzkoa Sagardogileen Elkartea, Sagardo naturala.
Bacalao Giraldo, Bakailao gezatua.
Bacalaos Alkorta, Bakailao gezatu hoztua, gatza duen bakailao izoztua eta olagarro egosi hoztua
Bargot, Barraskilo ontziratuak, barraskilo ontziratuak saltsan eta barraskiloen saltsa.
Bodegas Amador Garcia, Arabar Errioxako ardoak (Errioxa sor-marka)
Bodegas Baigorri, Arabar Errioxako ardoak (Errioxa sor-marka)
Bodegas Estraunza, Arabar Errioxako ardoak (Errioxa sor-marka)
Bodegas Y Vieñdos Labastida-Solagüen, Arabar Errioxako ardoak (Errioxa sor-marka)
Casa Brigitte S.L., Izokin ketua, bakailaoa, entsaladak eta txerri-ukondoak.
Buruaga Arditegia, S.L. Ardi-gazta, Idiazabal sor-markako gazta
Casa Eceiza, Gozo izoztuak, gailetak, teilak eta zigarrotxoak.
Conservas Olasagasti, Kantauriko hegaluzea kontserban, Kantauriko hegalaburra, atun argia, Kantauriko berdela eta Kantauriko antxoak.
Conservas Ortiz S.A., Hegaluzea, antxoak, plater prestatuak, sardinak, atun argia eta berdel frijitua.
Conservas Zallo S.A., Arrain kontserba eta erdikontserbak, atun argia eta antxoak.
Crdo Getariako Txakolina, Getaria sor-markako txakolina
Crdop Idiazabal, Idiazabal sor-markako gazta
Delicass Sociedad De Alimentación, S.A., Ahatekiak, freskoa erdikontserban, kontserban, foie gras-a, block-ak, patea keta abar.
Eusko Label - Eusko Label markako euskal elikagaiak. Euskal Herriko Okela, Euskal Baserriko Oilaskoa, Euskal Esne Bildotsa, Hegaluzea eta Hegalaburra, Euskal Baserriko Arrautza, Euskal Esnea, Eztia, Arabako Patata, Gernikako Piperra, Euskal Tomatea, Ibarrako Piparrak, Euskal Babarrunak, Euskal Letxuga eta sagardo naturala, Euskal Sagardoa.
Añanako Gatz Arana Fundazioa, Ardo gatza, gatz minerala, gatz lorea, gatzuna eta gatz estalaktita.
Geltoki, Eskuz egindako gozo ultraizoztuak eta etxean jateko azkenburuko izoztuak.
Gorrotxategi, Txokolateak, turroiak eta pastak.
Gourmeki, Arrantzatik eratorritako goi mailako kalitateko produktuak.
Hamburguesas Eizaguirre, Hanburgesak %100 behiki.
Heredad Ugarte, Hegaluzea.
Hijos de Jose Serrats, S.A., Hegaluzea oliba oliotan, antxoa xerrako liba oliotan, muskuiluak eskabetxean, sardina txikiak oliba oliotan eta itsas triku-kabiarra.
La Cocina del Norte, Arrain ketu, arrain entsaladak eta arrain kontserbak.
Luberri, Arabar Errioxako ardoak (Errioxa sor-marka)
Lurlan, Kontserbak, esnekiak, edariak, olioa, txerrikiak, ahatekiak eta marmeladak.
Nortindal Sea Products, S.L., Txipiroi tinta naturala, itsaski saltsa, paella saltsa eta angula suzedaneoa.
Pates Zubia, Pateak eta ahateki eta antzarakiak, piperra (piper txorizeroaren mamia) eta txistorra.
Patxaran Barañano, Patxarana, belar-likorea, uxuala, krema-likorea, brandya, errekiak eta gisatuak…
Precocinados Lanbroa, S.L., Produktu izoztuak, hostopila beteak, barazkiak tenpuran, bolak, haragia, itsaskia, gazta, onddoak, quiche-a, porruak eta ganbak.
Salanort, Antxoa. Olagarroa, hegaluzea eta antxoa.
Salica, Hegaluzea, atun argia, Galiziako ibaietako espezialitateak.
Sukiker, IV eta V gametako aurrekozinatuak.
Tecnogourmet, S.L., Plater prestatuak, IV eta V gametako produktuak.
