Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Saila

Azken eguneratzea: 2011/02/04

Arabako upeltegia Estatu Batuetako merkatuan sartzen da

Otsailaren 5ean izango da, Washingtonen, ardo banatzaileekin eta balizko erosleekin egingo den topaketetako bat

San Prudencio upategiak (Moreda, Araba) Envite markaren irudi berria aurkeztu du AEBetan; irudi horrek askoz ere hobeto erantzuten die upategiak ardo horretan jarritako itxaropenei. Otsailaren 5ean izango da, Washingtonen, ardo banatzaileekin eta balizko erosleekin egingo den topaketetako bat.    

Bere anaia Markosekin batera upategiaren jabe den Ruben Saenz enologoak aurkeztuko ditu euren ardoak La Taberna del Alabardero jatetxe espezializatuan; Espainiako ardoen zerrenda luze bat du jatetxe horrek, eta bertako sommelierra, Gustavo Iniesta, aditua da Espainiako ardoetan. Gastronomiako medioetako batzuek AEBetako jatetxe espainiar onenetakoen artean dute La Taberna del Alabardero.Lehenengo topaketa komertziala urtarrilaren 31n izan zen, New Yorkeko Public jatetxean.

Goxotasuna eta plateren aurkezpena dira jatetxe horren ezaugarri nagusiak; hainbat girotako aretoak aurkituko ditu bertan bisitariak, eta izarretako bat ere lortu berri du Michelin Gidan. Bi jatetxe espezializatu horietan dasta daitezke Envite, Conclave eta Cueto marken aurtengo ardo berriak.AEBetako merkatu berezian, inportatzaile batekiko harremana abiapuntu dun eskala arautuarekin hasten da merkataritza-bitartekaritza, horrelako topaketek ezartzen dituzten gainerako merkatu-agente, banatzaile, txikizkari eta azken bezeroarekin amaitzeko.

AEBetako merkatu berezian, inportatzaile batekiko harremana abiapuntu dun eskala arautuarekin hasten da merkataritza-bitartekaritza, horrelako topaketek ezartzen dituzten gainerako merkatu-agente, banatzaile, txikizkari eta azken bezeroarekin amaitzeko.

Komunikazio plan berria (pdf, 7Kb)