Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Saila

Azken eguneratzea: 2014/02/18

2014ko urtarrilaren 20ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian abenduaren 23ko 468/2013 Dekretua argitaratu zen. Dekretu horren bitartez irailaren 25eko 183/2012 Dekretua behin-behinean bertan behera uzten da

2014ko urtarrilaren 20ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian abenduaren 23ko 468/2013 Dekretua argitaratu zen. Dekretu horren bitartez irailaren 25eko 183/2012 Dekretua behin-behinean bertan behera uzten da. Azken Dekretu horren bidez, ingurumeneko administrazio-prozeduretan zerbitzu elektronikoen erabilera arautzeko eta ingurumenean eragina duten jardueren Euskal Autonomia Erkidegoko erregistroa sortu eta arautu zen.

Araua indarrean sartu eta gero behin behinean bertan behera uzten da I. eranskinean jasotzen diren administrazio-prozedurak soilik bide telematikoen bidez izapidetzeari dagokionez.

Halaber, bertan behera uzte honek eragina du Euskal Autonomia Erkidegoko instalazioei eragiten dieten ingurumenari buruzko informazioaren transakzio-betebeharretan, salbu eta dekretu honen II. eranskinean jasotzen diren agiriak, horiek IKS-eeM sistemaren bidez bidali beharko dira.

Bertan behera uzte honek ez dio eragingo Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumenean eragina duten jardueren erregistroari.

Estekak