Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Saila

Azken eguneratzea: 2012/06/01

Elikagaien ekoizpenari eta elikadura segurtasunari buruzko jardunaldian ondorioztatu denez, planteamendu orokor eta oso batetik landu behar da elikaduraren inguruko segurtasuna, erantzukizun kolektiboaren gaineko kultura sustatuta

Euskadiko nekazaritza, abeltzaintza eta elikadura sektoreak, Herri Administrazioak, enpresek eta eragile sektorialek parte hartu zuten, 2012ko maiatzaren 29an jardunaldi honetan.

Euskadiko nekazaritza, abeltzaintza eta elikadura sektoreak, Herri Administrazioak, enpresek eta eragile sektorialek parte hartu zuten, 2012ko maiatzaren 29an, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailak eta Elika Nekazaritzako Elikagaien Segurtasunerako Fundazioak Gasteizko (Araba) Europa Biltzar Jauregian antolatutako ‘Elikagai ekoizpena eta elikadura segurtasuna: egungo erronkak – lehen sektoretik kontsumitzailera’ jardunaldian.

Jardunaldiaren ondoren, ondorengo ondorioak atera ziren:

• Elikadura Segurtasuna planteamendu orokor eta oso batetik landu behar da.

• Elikadura kateko eragile guztien arteko lotura hain handia denez, erantzukizun kolektiboaren inguruko kultura sustatu behar da.

• Elikadura segurtasunaren arloko administrazio eskumendunek eta elikadura kate osoko eragileek koordinatuta lan egin behar dute.

• Elikadura-segurtasunaren inguruko politika egokitzea kostu ekonomiko gehigarria izan da elikadura sektoreko enpresentzat.

• Kontsumitzaileak arriskua onartzeko duen gaitasuna edo jarrera askoz ere txikiagoa da elikaduran bestelako kontsumo-kontuetan baino.

• Mehatxu larririk bada, balizko esku-hartzeen kostu-etekin eta kostu-eraginkortasun loturak aztertu, baliabide mugatuen ahalik eta erabilerarik onena bermatzeko.

• Administrazio eskumendun guztiei elikadura katearen segurtasunaren inguruko ikuspegi globala partekatzeko aukera emango dien eredu baterantz jo, elikadura katean parte hartzen dutenak eta batez ere herritarrak aintzat hartuta.

Hemen kontsulta ditzakezu xeheago.