Azken eguneratzea: 2010/09/15
Lekeitioko Tximinoiaren IV. Jardunaldi Gastronomikoak
Jardunaldi hau, Euskadiko Arrantza Azoken artekoak, asteburu honetan hasiko dira pintxo eta txakolin dastatzearekin.
Jardunaldiaren aurkezpena
Lekeitioko Tximinoiaren Jardunaldi Gastronomikoen IV. edizioa irailaren 17tik 26ra bitartean ospatuko da, Lekeitioren eta itsaso, arrantza eta itsas bizimoduaren arteko harremanaren omenez. Arrantza-azokak eta jardunaldi gastronomikoak produktu bakar gisa bultzatzeko Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailak eta Udalarrantz elkarteak sutatzen duten Euskadiko Arrantza Azokak izeneko marka berriak barne hartzen du azoka hau.
Jardunaldietan, gainera, ‘Bizkaiko Txakolina’ Jatorri Deituraren Kontseilu Arautzaileak esku hartuko du bigarren urtez, jazoera aberastuz. Beraz, tximinoia protagonista izango da egunotan Lekeition, eta horietan zehar, nahi duten lekeitiar eta bisitari guztiek proposamen gastronomiko gozo-gozoez gozatu ahal izango dute.
Honako hau dugu egitaraua:
Ikusi egitaraua pdf formatoan.
Irailak 17, ostirala
Dastamen hezkuntzari buruzko haurrentzako tailerra. Haurrek ere toki berezia izango dute Lekeitioko ‘Txipiroiaren Gastronomia Jardunaldietan’ hain zuzen ere, irailak 17, ostiralean Dastamen Hezkuntzaren Tailerrak izango dira bi txanda desberdinetan: 16:30-tik 17:15etara eta 17:30etatik 18:15etara. 6 eta 11 urte bitarteko haurrak Leioako Ostalaritza Eskolako Irakasleen eskutik hurbildu ahalako dira sukaldera.
Herriko Trinkete Etxea Aterpean burutuko diren aipatu tailerretan, zer den txipiroia, non bizi den; nola garbitu eta zertarako erabiltzen den ikasiko dute haurrek. Ondoren, haur bakoitzak bere txipiroia garbitu eta sukaldatzeko prestatuko du. Gero, denen artean rabak egin eta jango dituzte. Tailerra doakoa da, baina ezinbestekoa da Lekeitioko Turismo Bulegoan aldez aurretik izena ematea.
Irailak 18, larunbata
Bizita gidatuak Sosoagako Dolarera
Ordutegia: 11.00, 11.45, 12.30, 13.15, 17.00, 17.45, 18.30 eta 19.15.
Prezioa: 3 € helduak, 1,5 €, 3 eta 12 urte bitarteko haurrak.
Sarrera prezio barnean, kopa bat eta parte hartzen duten Bizkaiko Txakolina-Txakoli de Bizkaia Jatorrizko Deitura-ren zortzi upeltegietako txakolin kopa baten dastatzea daude.
Ezinbestekoa da aldez aurretik Lekeitioko Turismo Bulegoan izena ematea
Txipi-pintxo ibilbidea
Jardunaldietan parte hartuko duten Lekeitioko tabernetan Txipiroi pintxoak izango dira.
Irailak 19, igandea
Txipiroia eta Bizkaiko Txakolina Jatorrizko Deituraren arteko ezkontza.
Lekeitoko jatetxe eta tabernek egindako txipiroizko 1.000 pintxo eta Bizkaiko Txakolina Jatorrizko Deitura zortzi upeltegietako txakolinaren dastatze herrikoia. 12 etxetxo jarriko dira Independentzia Plazan, Udaletxearen aurrean. Bezeroek 5€ko kostua daukan eta bertan duden upeltegietako 6 kontsumizio hartzeko aukera emango dion edalontzi pertsonalizatua izango du. Bestalde, pintxo bakoitzerako 1 €ko tiketak salduko dira. Arrain kontsumoa sustatu eta arrantzale irudiaren balioa handitzera zuzendutako ‘Itsasotik mahaira/ Del mar a la mesa’ haurrentzako tailerra kokatuko den Euskadiko Arrantza Azokak-en karpa bat izango da ere plazan.
Parte hartuko duten upeltegiak:
- Bodegas Gurrutxaga, S.L.
- Bodega Axpe
- Bodega Merrutxu
- Bodega Berroja
- Bodegas Itsasmendi Upategia
- Bodega Amunategi
- Txakoli Pipas
- Erakatxoko Txakolina
Parte hartuko duten jatetxe eta tabernak eta bakoitzaren pintxoak:
Aisia Lekeitio: Lekeitioko txipiroiez osatutako Vol au vent, tipula eta esnegorriekin
Beitia: Txistorraz betetako txipiroia txakoli saltsan
Egaña: Txipiroi tipulaztatua
Goitiko: Txipiroia perretxikoekin
Kaia: Txipiroiak plantxan, aza, soja etatentsakuluak pimentoi saltsaz beteak
Nerea: Txipiroi tipulaztatua
Zarate: Txipiroizko gnocchi
Parte hartuko duten tabernak eta tabernak eta bakoitzaren pintxoak:
Batzoki: Hostore tartaleta eta txipiroia tintan
Gautxori: Txipiroizko brotxeta barazkitxoekin
Guria: Txipiroia pisto eta iberikoarekin
Itsas alde: Txipiroiak tinta / txipiroi frijituen Vol au vent
Lehiope: Txipiroi frijituak
Norai: Raba brotxeta
Oskarbi: Txipiroiak, piper eta típula plantxan
Tia Fran: Raba brotxea
Txalupa: Txipiroi brotxea / txipiroiak bakailao gainean
Irailaren 18 eta 26a bitartean, Lekeitioko jatetxeek txipiroia osagarri nagusi daukaten platerak eskainiko dituzte:
Aisia Lekeitio: Tretzako txipiroiak plantxan donostiar erako txangurro eta perretxiko ginean.
Beitia: Txakolin saltsadun txistorraz betetako txipiroia.
Goitiko: Txipiroia arroza eta perretxikoekin.
Kaia: Txipiroiak plantxan, aza, soja eta soja erara egindako pimentoi saltsarekin egindako pisto terrina gainean salteatutako tentakuluz beteak.
Zarate: Txipiroizko gnocchi.
Lekeitio eta sukalde tradizionalarekin daukan konpromisoa
Txipiroia antzinatik dugu Lekeitioko osagai gastronomiko adierazgarrienetakoa. Egun, Lekeitioko ontzien artean gutxi dira kopuru txikian txipiroia arrantzatzen aritzen direnak, nahiz eta, itsas herri honetan txipiroiaren arrantza antzinatik datorren. Banan banan, arrantzaleek poteretan harrapatzen dituzte, hau da, koloretako harietan bildu, uretan sartu eta benetazko itxura hartuz, eskuz egindako berunezko arrain itxurako pieza hauek, txipiroiak engainatu eta barruan harrapatzen zituzten.
Lekeitioko Udalak, itsasoa, arrantza eta itsasoko bizimoduarekin daukan harreman bereziaren omenaldi gisa, Txipiroiaren Gastronomia IV. Jardunaldiak antolatu ditu.