Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Saila

Azken eguneratzea: 2010/08/04

Breda izozki dendek eta Kaiku Benecolek plazaratutako izozkiek estanol begetalak dituzte

Jogurt naturalaren zaporea du izozkiak, krema kolorea eta suabea da

 

Helado que baja el colesterol

Izozki berria atera dute, Italiako eskuz egondako izozkiaren zaporea oinarri hartuta egindakoa eta kolesterola jaisten duena. Horren arduradun Breda eta Kaiku izozki-dendek adierazi dutenez, “jogurt naturalaren zaporea du izozkiak, krema kolorea, eta suabea da -krematsua-; egun bakoitzerako gomendatutako estanol begetal dosia du anoa bakoitzak, giza organismoak kolesterolaren absortzioa eten dezan egiten duten osagai naturalak”.

Espainian egindako lehen izozki probiotikoak koipe eta azukre gutxi du, eta LDL kolesterola jaisten laguntzen du. Formularen atzetik urte erdia baino gehiago eman ondoren, beste edozein zaporeko izozkiren prezioan dasta dezake jendeak izozki hau, Gasteizko Dato kaleko eta Loma Jeneralaren plazako Breda izozki-dendetan.

Hala ere, ez dira produktu honetara mugatuko, produktu osasungarri berriak egiteko asmoa baitute bi enpresek udaren ondoren: laktosarik gabeko izozkiak, azukrerik gabekoak, bai eta tentsioarentzat onak direnak ere.