Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Saila

Azken eguneratzea: 2010/05/19
Bio-adreiluak harea, urea eta bakterioak erabiliz

Bakterio, harea, kaltzio kloruro eta ureatik abiatuta adreiluak lantzeko aukera errealitate bihurtu da, Abu Dhabi-n arkitektura amerikarreko irakasle batek egindako aurkikuntzari esker. Bio-ingeniaritzan emandako funtsezko urrats honi esker, adreiluak giroko tenperaturan ekoiztu ahal izango dira, labeak elikatzeko ikatz-tona ugari edo zuhaitzak erabili beharrean.

Baina arazo bat ikusi da: prozesuan amoniakoa isurtzen da. Amoniako hori nitrato bihurtzen dute mikrobioek eta, ondorioz, lurpeko urak kutsatzeko arriskua dago. Hala ere, arazoari konponbidea emango litzaioke aipatutako produktuak buffer organiko antzekoetan ‘itxita utziko balira’, birziklatu arte.

Lehenago ere argitaratu izan dira Eraikal-en adreilu ekologikoei buruzko berriak. 2009/10/06 eguneko berri batean Kanpoko esteka aipatzen zenez, Calstar enpresa estatubatuarrak, eraikuntzarako material iraunkorren fabrikazioan espezializatuta dagoenak, adreilu ekologikoak sortzeko metodo berri bat aurkeztu du duela gutxi. Adreilu ekologikoei esker, energia-kontsumoa eta ingurumenaren gaineko inpaktua murriztuko lirateke. Berri horren iturria Ecología Verde Kanpoko esteka zen.

Iturria: Ison 21 Kanpoko esteka, 2010/05/19