|
AURREKARIAK:
-
1988an hasi zen Garraio eta Herri Lan Saila meteorologiaren arloko lehenengo lanak egiten.
1990ean Euskal Meteorologia Zerbitzua sortu zen.
-
2003. urtean EEUSKALMET, Euskal Meteorologi Agentzia jarri zen martxan. Euskalmet meteorologiako produktuak eta zerbitzuak ekoizteaz arduratzen da. Urtean 365 egunetan, eta egunean 24 orduz ematen du zerbitzua Euskalmetek.
-
2005ean Meteorologiako Euskal Sareko erkidegoko lehenengo radar meteorologikoa inauguratu da.
Radarra zehaztasun handiko gailu bat da, prezipitazioaren reflektibitatean eta haizearen abiaduran oinarrituta euriaren intentsitatea zenbaterainokoa den jakiteko balio duena. C bandan (5.6 GHz) funtzionatzen du, eta polarizazio dualeko teknologia baliatzen; horren ondorioz euri-tantak, txingorra eta elurra bereizten ditu. Kapildui mendi gainean dago, Arluzean (Araban).
Radarraren dorreak 58,8 metroko garaiera du. Dorrea 8 modulu zilindrikoz osatua dago; zilindro horiek 4,5 eta 6 metro arteko diametroa dute, eta radomoak, berriz, 9,2 m-koa. Radomoak radarraren 6 m-ko diametroa duen parabola hartzen du bere baitan. Transmisorea Klystron teknologiakoa da.
400 Km-ko erradioa hartzen du. 250 km/h-ko abiadura arteko haizeekin lan egiteko prestatua dago.
Ondoko eraikinak 120 m2-ko azalera du, eta bertan azpiegitura lagungarriak jarri dira.
Radar meteorologikoak garrantzi handia dauka ondorengo arrazoiengatik:
-
EAE-ko lehenengo radar meteorologikoa da.
-
Penintsula iberiarrean ere polarizazio dualeko teknologia duen lehenengo radarra.
-
Europako radar meteorologikorik aurreratuenetakoa da.
-
Leku oso zehatzetako fenomeno meteorologikoak xehetasun guztiekin aztertzeko aukera ematen du: emariak aurreikus daitezke, alerta-indizeak prestatu, gertaera jakinen gorabehera guztiak aztertu, eta denbora errealean prezipitazioa euria, txingorra ala elurra den jakin.
-
Iragarpen meteorologikoak zehatzagoak egiten lagunduko du, eta uholderik, elurterik, trumoi-ekaitzik edo antzekorik izanez gero babes zibileko protokoloak martxan jartzea ahalbidetuko du.
Proiektua gauzatzeko 10 hilabete behar izan dira eta guztira, 5.189.573 € kostatu da.
|