Ibaialde
- 747429933
- aztertu@euskadi.eus
- www.euskadi.eus/aztertu
-
LAGINKETA (PDF, 5 MB)
: ibai baten egoera ekologikoa ikertu. Laginketa KIT-a eskatzeko otsailaren 3tik aurrera, izakinak agortu arte.
-
FORMAKUNTZA IRTEERA (PDF, 4 MB)
: ezagutu gertutik programa eta ikerketarako materialaren erabilera. Bide batez, ingurune natural bat bisitatzeko aukera izango dugu. Izena emateko: otsailaren 3tik aurrera.
-
ERREKA-MARI (PDF, 1 MB)
: Ibaia maitatzeko txotxongilo ikuskizuna. Saioak 2025eko martxotik ekainera bitartean eskainiko dira. Eskaera egiteko: otsailaren 10etik 23ra.
-
IBAIALDE TXIKI (PDF, 2 MB)
: HH eta LHrako materiala, 3 txanda ezberdinetan maileguan eskaintzen dena ikasgelan lantzeko. Eskaera egiteko: otsailaren 10etik 23ra.
-
ERAKUSKETA (PDF, 9 MB)
: ibaia eta ura lantzen dituzten panelak . Bi astez zentroan izateko aukera dago, 2025eko martxotik 2026ko otsailera eskuragarri. Eskaera egiteko: otsailaren 24tik martxoaren 9ra.
-
LEHIAKETA (PDF, 2 MB)
: marrazkiak eta argazkiak (Lehiaketaren oinarriak (PDF, 906 KB)
irakurri). Lanak aurkezteko azken eguna, ekainak 20.
-
Aurten ere, EKINAREN ASTEA (PDF, 3 MB)
jardueran parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu, ingurumenaren aldeko ekintza libre bat osatuz eta partekatuz! (oinarriak dokumentuan)
IBAIALDE kanpainak ingurunearen eta pertsonen arteko lotura eta harreman zuzena ezarri nahi du, ibai-ekosistema modu aktiboan eta esperimentalean aztertuz.
Horrek esan nahi du parte hartzen duten pertsonak edo taldeak ibaira hurbildu behar direla, ikusten dutena arretaz ikertuz eta informazio sorta bat biltzen duten galdetegi erraz batzuk osatuz. Bertan, ibaiari buruzko datu orokorrak jasotzen dira, baita ibaiaren ezaugarri fisiko eta biologikoei, uraren kalitateari, zaborren presentziari eta gizakiak eragindako inpaktuari buruzkoak ere.
Bestalde, edozein parte-hartzailek bisitatutako lekuan dagoen problematikari buruzko iritzia emateko ahalegina egiten da (halakorik balego). Era berean, ingurune naturala hobetzeko ideiak proposatzera eta/edo neurri zuzentzaileak eskatzera animatzen da.
IBAIALDE kanpaina ibai baten ingurumen-egoera ezagutzeko interesa duen pertsona edo talde orori zuzenduta dago.
Parte-hartzaileak bakarkakoak edo talde antolatuak izan daitezke, hala nola ikastetxeak, aisialdiko taldeak, elkarte ekologistak, kirol-kolektiboak, etab.
Era berean, lehenbiziko hezkuntza-etapetarako jarduera espezifikoak daude, hala nola Erreka Mari txotxongiloak edo Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako lehen ziklorako zuzenduta dauden IBAIALDE TXIKI materialak.
IBAIALDE kanpaina udaberrian egiten da (otsailetik ekainera), baina interesa duten pertsonek edo taldeek urteko edozein datetan egin ditzakete kontsultak.
Azken aldaketako data: