Euskadiko etxebizitzaren egoerari buruzko ohiko galderak
Eremu geografiko bat da (udalerria edo honen zati bat), non desoreka bat dagoen alokairuko etxebizitzen merkatuko eskaintzaren eta eskariaren artean; egoera horrek herritarrei zaildu egiten die etxebizitza eskuratzea arrazoizko baldintzetan.
Zer irizpide bete behar ditu udalerri batek eremu tentsionatutzat jotzeko?
- Alokairuaren edo salerosketaren prezioa KPI+3 puntu baino gehiago igo izana azken 5 urteetan
Irizpide honek bi testuinguru hartzen ditu kontuan. Batetik, etxebizitzaren alokairu-prezioak, etxebizitzaren merkatu-eremu tentsionatu deklaratu aurreko bost urteetan, dagokion autonomia-erkidegoko KPIaren hazkunde metatuaren ehunekoa baino gutxienez hiru puntu portzentual gehiagoko hazkunde metatua izatea eremu horretan.
Bestetik, etxebizitzaren salerosketa-prezioak, etxebizitzaren merkatu-eremu tentsionatu deklaratu aurreko bost urteetan, dagokion autonomia-erkidegoko Kontsumoko Prezioen Indizearen hazkunde metatuaren ehunekoa baino gutxienez hiru puntu portzentual gehiagoko hazkunde metatua izatea eremu horretan.
- Etxebizitza ordaintzeko ahalegin ekonomikoa etxeko diru-sarreren % 30 baino handiagoa izatea
Bizikidetza-unitatearen aurrekontuan hipotekaren edo alokairuaren kostuaren batez besteko kargak gehi oinarrizko gastu eta hornidurek etxeen batez besteko diru-sarreren edo batez besteko errentaren % 30 gainditzea.
Horrez gain, beste faktore batzuk ere hartzen dira kontuan, hala nola etxebizitza eskuratzeko zailtasuna (eskaintza ez delako behar bestekoa), alokairu-araubidean dauden etxebizitza nagusien ehunekoa, azken urteetan biztanleriak izan duen hazkundea eta etxebizitza turistikoen kopurua.
- Alokairuen prezioak mugatzea
- Alokairuen prezioen erreferentzia-indize bat ezartzea.
- Gehieneko mugak kontratu berrietan
- Prezioak izoztea lehendik dauden kontratuak berritzean.
- Jabeentzako pizgarri fiskalak
- Hobariak OHZn, erreferentziako indizearen azpitik alokatzen duten jabeentzat.
- Epe luzerako eta prezio eskuragarrietan alokatzea sustatzeko kenkariak PFEZean.
Neurri horiek 2025eko apirilean onartu ziren, eta 2025eko ekitaldi fiskalean aplikatuko dira; hortaz, 2026an egin beharreko errenta-aitorpenean jasoko dira.
- Etxebizitza sozialaren sustapena
- Etxebizitza babestuetan inbertsioa handitzea.
- Etxebizitza hutsak erosteko programak, alokairu sozialera bideratzeko.
- Etxebizitza turistikoak erregulatzea
- Eremu tentsionatu gisa deklaratutako udalerrietan etxebizitza turistiko berrien erregistroa mugatzea.
- Etxebizitza turistikoen ikuskapena eta kontrola indartzea.
- Birgaitze eta eraginkortasun energetikoko programak
- Etxebizitzak birgaitzeko eta bertako eraginkortasun energetikoa hobetzeko dirulaguntzak eta laguntzak.
- Maizterrak babesteko neurriak
- Alokairu-kontratuen gutxieneko iraupena luzatzea.
- Jabeen eta maizterren arteko gatazketan bitartekaritza-zerbitzuak indartzea.
- Etxebizitza-eredu berriak sustatzea
- Cohousing-ekimenei eta erabilera-lagapeneko etxebizitza-kooperatibei laguntzea.
- Belaunaldien arteko etxebizitzak eta zuzkidura-bizitokiak sustatzea.
Neurri horien helburua da etxebizitzaren merkatua orekatzea, etxebizitza eskuragarrien eskaintza handitzea eta maizterrak babestea; aldi berean, pizgarriak eskaintzen zaizkie etxebizitzen jabeei, epe luzeko alokairua arrazoizko preziotan sustatzeko.
Eremu Tensionatuaren deklarazioak ez du alokairu-prezioen murrizketa handia bilatzen, merkatua orekatuagoa eta eskuragarriagoa izatea baizik. Neurriek maizterren eta jabeen interesak babesten dituzte.
Eremu bat tentsionatutzat jotzen denean, prezioak kontrolatzeko bi mekanismo aktibatzen dira: alokairuaren erreferentzia-indizea eta alokairu-errenten eguneratze-indizea (IRAV).
- Alokairuaren erreferentzia-indizea
- Tarte objektibo bat finkatzen du alokairuko etxebizitzarentzat, haren ezaugarrien eta kokatuta dagoen eremuaren arabera.
- Zein kasutan aplikatzen da?
- Edukitzaile handien jabetzako etxebizitzen kontratuetan (normalean 5 etxebizitza eremu tentsionatuan
- Etxebizitzen merkatuan lehen aldiz sartzen diren higiezinen kontratu berrietan.
- Azken 5 urteetan alokatu gabe egon diren etxebizitzen kontratu berrietan.
- Euskadin, Espainiako Gobernuko Etxebizitza eta Hiri Agenda Ministerioak ezartzen du erreferentzia-indizea, hiru foru-ogasunekin lankidetzan. Azken horiek dira indize hori egiteko behar den informazioa bildu, prozesatu eta partekatzeko eskumena duten administrazioak.
- Jabea edukitzaile handia ez bada, alokairu berriak ezin du etxebizitzarako erregistratutako azken kontratua gainditu, eguneratze-indize berriak (IRAV) doituta.
- Alokairu-errenten eguneratze-indizea (IRAV)
- Espainiako lurraldean indarrean dagoen edozein alokairu-kontraturi aplikatzen zaio, eta KPIa ordezten du, kontratua indarrean dagoen bitartean errenta urtero berrikusteko, maizterra igoera handietatik babestuz.
- Tentsionatutzat jotako eremuetan, indize horren irismena handitu egiten da, eta errentaren urteko berrikuspenera ere zabaltzen da, kontratua indarrean duten maizterrek erabil dezaketen ezohiko luzapen-aldian.
Eragin zuzenak alokairuaren prezioetan:
- Prezioak mugatzea
- Alokairu-prezioen erreferentzia-indize bat ezartzen da, etxebizitzaren eta eremuaren ezaugarrietan oinarrituta. Indizea aldian-aldian eguneratuko da, merkatuaren baldintza aldakorrak islatzeko.
- Alokairu-kontratu berriek ezingo dute gainditu erreferentzia-indize honetan ezarritako prezioa.
- Prezioak bere horretan geratzea kontratuak berritzean
- Indarrean dauden kontratuen berritzeetan, prezioa ezin izango da IRAV a baino gehiago igo eremua tentsionatutzat deklaratuta dagoen aldian.
- Alokairu eskuragarrietarako pizgarriak
- Erreferentziako indizearen azpitik alokatzen duten jabeentzat hobari fiskalak eskainiko dira.
Neurri horiek 2025eko apirilean onartu ziren, eta 2025eko ekitaldi fiskalean aplikatuko dira; hortaz, 2026an egin beharreko errenta-aitorpenean jasoko dira.
- Inpaktua merkatuan
- Alokairu-prezioak egonkortzea, edo, kasu batzuetan, murriztea, gunerik garestienetan.
- Gaur egun maizter direnak babestea alokairuaren igoera nabarmenetatik.
- Alokairuko etxebizitzen eskaintza handitzea, prezio eskuragarriagoetan.
- Alokairu-eskaintza berriro banatzea: alokairu turistiko edo iraupen laburrekoetatik bizitegi-alokairura pasatuz.
Garrantzitsua da aipatzea helburua ez dela etengabe bizitegi-tentsionamenduaren figuraren baitan egotea, baizik eta hiru urteko ekintza-planetan aurrera egitea, eremu tentsionatuek etxebizitza eskuratzeko arazoari heltzeko aukera izan dezaten, neurri-sorta baten bidez eskaintza handitzeko eta eskaera babesteko.
Kontratuaren gutxieneko iraupen derrigorrezkoa amaitzean (bost urte errentatzailea pertsona fisikoa bada, edo zazpi urte pertsona juridikoa bada), honako luzapenak aplika daitezke:
- Luzapen isila (LAU 10.1 art.).
Alderdietako inork ez badu epez aurretiaz jakinarazten (errentatzaileak: lau hilabete; errentariak: bi hilabete), kontratua automatikoki berritzen da urteko aldietan, gehienez hiru urtez. - Kalteberatasunagatik luzapen berezia.
Luzapen derrigorrezkoa edo luzapen isila amaitutakoan, errentari kalteberak urte osoko luzapen gehigarria eskatu dezake. Derrigorrezkoa da errentatzailea gran tenedor bada.
- Eremu tentsionatuetan luzapen berezi eta apartekoa (LAU 10.3 art.).
Etxebizitza Etxebizitza Merkatu Tentsionatutako Eremu batean badago, errentariak gehienez hiru urteko luzapena eska dezake, urtez urte berriztagarria. Errentatzaileak onartu beharko du, salbuespen jakin batzuk izan ezik (erabilera propioa edo kontratu berri baterako akordioa). Kontratuaren baldintzak bere horretan mantentzen dira luzapenaldian.
Luzapen hau ez da aplikagarria soilik 2023etik aurrerako kontratuetan, baizik eta data horretan indarrean zeuden kontratu guztietan ere.
Etxebizitza eta Hiri Agenda Sailak, Etxebideren bitartez, etxebizitzako parke publikoan sartzeko eskaria kudeatzen du. Hala, Etxebidek zeregin hauek ditu:
- Etxebizitza babestuaren eskatzaileen erregistroa kudeatzea.
- Etxebizitza babestuak esleitzea erosketa- edo alokairu-erregimenean.
- Etxebizitzarekin lotutako laguntzei eta programei buruzko informazioa ematea.
Etxebideren bidez izena ematea eta etxebizitza eskatzea:
- Baldintzak:
- Adinez nagusia edo adingabe emantzipatua izatea.
- Euskadiko edozein udalerritan erroldatuta egotea. Sustapen batzuen, etxebizitza dagoen udalerrian bertan erroldatuta egotea eska daiteke.
- Etxebizitza eskuratzeko beharra egiaztatzea.
- Ezarritako diru-sarreren mugak betetzea (etxebizitza motaren eta programaren arabera aldatzen dira). Gaur egun, mugak hauek dira:
- Alokairua: 0 eurotik 45.000 eurora bitartean.
-
Erosketa: 9.000 eurotik 58.000 euro ingurura.
- Esleitutako etxebizitzan ohiko bizileku iraunkorra duela egiaztatzea.
- Etxebizitza babestu batzuk kolektibo espezifikoentzat gordetzen dira (gazteentzat, familia ugarientzat, desgaitasuna duten pertsonentzat, etab.).
- Eskakizun horiek eskaera egiten den unetik esleipena gauzatzen den arte bete behar dira.
- Izena emateko urratsak:
- Online:
- Etxebideren webgunearen bidez.
- Identifikazio elektronikoa beharko duzu (NAN elektronikoa, BakQ, etab.).
- Presentziala:
- Zuzenean Zerbitzuaren bulegoetan.
- Etxebiderekin hitzarmena duten udaletan.
- Beharrezko dokumentazioa:
- Bizikidetza-unitatea osatzen duten pertsona guztien NAN edo bizileku-baimena.
- Errolda-ziurtagiria.
- Diru-sarrerak egiaztatzeko agiriak (errenta-aitorpena, nominak, etab.).
- Zure egoeraren araberako beste dokumentu espezifiko batzuk (desgaitasun-ziurtagiria, familia ugariaren titulua, etab.).
- Izena eman ondoren:
- Izena ondo eman duzula berresteko ebazpena jasoko duzu.
- Eskaera bi urtean behin berritu beharko duzu.
- Garrantzitsua da zure datuak eguneratuta edukitzea.
Gaur egun, Euskadin alokairua sustatzeko hainbat programa daude, hainbat kolektibori etxebizitza eskuratzen laguntzeko diseinatuta. Hauek dira nagusiak:
- Etxebizitzarako Prestazio Ekonomikoa (EPE)
- Jabetzan etxebizitzarik ez duten eta alokairua ordaintzeko diru-sarrera nahikorik ez duten pertsonentzat.
- Onuradunaren diru-sarreren % 30aren eta alokairuaren arteko aldea estaltzen du, ezarritako gehieneko kopurura arte, gehienez 300 eurora arte.
- EPE Euskadin bizi diren eta Etxebizitzarako Eskubide Subjektiboaaitortu zaien pertsonei ematen zaie, baldin eta etxebizitza babestu baten esleipendun izan ez badira.
- Gaztelagun programa
- 18 eta 35 urte bitarteko gazteentzat.
- Alokairuaren % 60rainoko dirulaguntza (baterako errentamenduaren kasuan), gehienez 300 euro hilean.
- Ezarritako baldintzak betetzen direla egiaztatzen bada, gazte onuradunek 35 urte bete arte lor ditzakete, denbora-mugarik gabe.
- Emantzipa programa
- Emantzipa 25 eta 29 urte bitarteko gazteen emantzipazioa bultzatzeko laguntza da.
- Hilean 300 euro ordainduko dira, gehienez ere 24 hilabetez.
- Bizigune programa
- Etxebizitza hutsak alokairu babesturantz mobilizatzen ditu.
- Merkatu librean etxebizitza hutsak dituzten jabeek Eusko Jaurlaritzari sei urtez lagako diote beren etxebizitzaren usufruktua.
- Eusko Jaurlaritzak Bizigune programako etxebizitzak berralokatuko dizkie etxebizitza bat eskuratzeko beharra duten eta Etxebiden izena emanda dauden pertsonei, prezio eskuragarrietan.
- Etxebizitza bat eskuratzeko beste programa batzuk
ASAP (Alokairu Segurua, Arrazoizko Prezioa) programa:
- Jabeen eta maizterren arteko bitartekaritza.
- Jabeei bermeak eta maizterrei alokairuak arrazoizko prezioan eskaintzen dizkie.
Alokairurako gizarte-larrialdietarako laguntzak:
- Udaleko gizarte zerbitzuek kudeatuak.
- Larrialdi eta premia larriko egoeratarako.
Genero indarkeriaren biktimei alokairua ordaintzeko dirulaguntzak:
- Indarkeria matxistaren biktima diren emakumeentzako laguntza espezifikoak.
Hutsik dauden etxebizitzak mobilizatzeko pizgarriak:
- Pizgarri fiskalak eta dirulaguntzak etxebizitza hutsak prezio eskuragarrietan alokairuan jartzen dituzten jabeentzat.
- Kontuan hartu beharreko alderdiak
- Baldintzak eta zenbatekoak urtero alda daitezke.
- Laguntza batzuk bateraezinak dira elkarren artean.
- Garrantzitsua da eskaerak egiteko epeak kontsultatzea, deialdi-aldi espezifikoak izaten baitituzte.
- Udalaren etxebizitza-zerbitzuetara edo Etxebideko bulegoetara hurbiltzea gomendatzen da, egoera pertsonal bakoitzerako egokiena den programari buruzko aholkularitza pertsonalizatua jasotzeko.
Euskadin maizterrek oinarrizko eskubide batzuk dituzte, bai Estatuko legeriak bai erkidegoko araudiak babesten dituztenak. Hauek dira eskubide nagusietako batzuk:
- Alokairu-kontratua
- Alokairuaren baldintzak zehazten dituen idatzizko kontratu bat izateko eskubidea.
- Kontratuaren gutxieneko iraupena 5 urtekoa izango da (edo 7koa errentatzailea pertsona juridikoa bada), maizterrak epe laburragoa nahi ez badu.
- Kontratua luzatzea
- Eremu tentsionatutan, urtero luzapen automatikoa izateko eskubidea, gehienez 3 urtez, maizterrak ez berritzeko nahia adierazten duenean izan ezik.
- Fidantza
- Derrigorrezko fidantza: alokairuaren hilabete bat eta beste bi hilabete errentatzailearen nahierara.
- Kontratua amaitzean fidantza itzultzeko eskubidea, adostutako baldintzak betetzen badira.
- Obrak eta konponketak
- Etxebizitza bizigarritasun-baldintzetan mantentzeko jabeak beharrezko konponketak egin ditzan eskatzeko eskubidea.
- Desgaitasuna duten pertsonentzat edo 70 urtetik gorakoentzat egokitze-lanak egiteko eskubidea, baldintza batzuekin.
- Subrogazioa
- Ezkontideak edo izatezko bikotekideak banantze, dibortzio edo ezkontza-deuseztasunaren kasuan, kontratuan subrogatzeko duen eskubidea.
- Kontratuan atzera egite
- Kontratuan atzera egiteko aukera 6 hilabeteren ondoren, 30 egun lehenago jakinarazita.
- Lehentasunez erosteko eta atzera eskuratzeko eskubide
- Alokatutako etxebizitza salduz gero, baldintza berberetan erosteko lehentasunezko eskubidea.
- Alokairuaren prezioak mugatzea
- Eremu tentsionatutan, alokairuaren errentak ezin du gainditu erreferentzia-indizeak ezarritako gehieneko muga, baldin eta etxebizitzaren jabea edukitzaile handi bat bada, edo azken bost urteetan lehenengoz alokairuan jartzen den etxebizitza bada.
- Aurretik alokatuta zeuden etxebizitzen kasuan, prezio igoerak IRAVaren arabera eguneratuko dira.
- Higiezinen kudeaketako gastuak
- Higiezinen kudeaketako eta kontratua formalizatzeko gastuak errentatzaileen —pertsona fisikoak nahiz juridikoak izan daitezke— kontura izango dira.
- Etxebizitza egoera onean
- Etxebizitza bizigarritasun-, osasun- eta segurtasun-baldintza egokietan jasotzeko eskubidea.
- Kenkari fiskalak
- Maizterrei dagokienez, zergaldian ohiko etxebizitza alokatzeagatik zenbatekoak ordaintzen dituzten zergadunek % 20ko kenkaria aplikatu ahal izango dute zergaldian ordaindutako zenbatekoetan, urtean 1.600 euroko kenkari-mugarekin.
- Ehuneko hori % 35eraino igoko da, urteko 2.800 euroko mugarekin, honako zergadun hauentzat: 36 urte baino gutxiago dituzten zergadun gazteak, % 65eko edo gehiagoko desgaitasuna aitortuta duten edo mendekotasun-graduren bat aitortuta duten zergadunak, etxeko indarkeriaren edo genero-indarkeriaren biktimatzat hartzen diren pertsonak eta zergadunak, familia ugariaren titularrak eta guraso bakar batek eta haien ondorengoek osatutako familia-unitate bateko kide diren zergadunak.
Neurri horiek, 2025eko apirilean onartuak, 2025eko zerga-ekitaldian aplikatuko dira, eta, beraz, 2026an egin beharreko errenta-aitorpenean jasoko dira.
Eusko Jaurlaritzak, beste administrazio batzuekin lankidetzan, zenbait pizgarri ezarri ditu jabeak beren etxebizitzak prezio eskuragarrietan alokatzera animatzeko. Pizgarri horien helburua da prezio eskuragarrietan alokatzea aukera erakargarria bihurtzea jabeentzat, errentagarritasuna etxebizitzaren funtzio sozialarekin orekatuz. Pizgarrien artean hauek daude:
- Hobari fiskalak
- % 50eko murrizketa Ondasun Higiezinen gaineko Zergan (OHZ), erreferentziako indizearen % 90etik behera alokatzen duten jabeentzat.
- % 10eko hobari gehigarria, etxebizitza 36 urte arteko gazteei edo egoera ahulean dauden familiei alokatzen bazaie.
Neurri horiek 2025eko apirilean onartu ziren, eta 2025eko ekitaldi fiskalean aplikatuko dira; hortaz, 2026an egin beharreko errenta-aitorpenean jasoko dira.
- Kenkariak PFEZn
- Alokairuagatiko diru-sarreren % 60ko kenkaria PFEZean, prezioa erreferentzia-indizearen azpitik badago.
- % 70eko kenkaria bitartekaritzako programa publikoen bidez alokatzen bada (Bizigune kasu).
Neurri horiek 2025eko apirilean onartu ziren, eta 2025eko ekitaldi fiskalean aplikatuko dira; hortaz, 2026an egin beharreko errenta-aitorpenean jasoko dira.
- Kobratzeko bermeak
- Bizigune bezalako programetan, Eusko Jaurlaritzak alokairua ordaintzea bermatzen du, baita maizterrak ordaintzen ez badu edo etxebizitza hutsik badago ere.
- Arrisku anitzeko asegurua
- Etxebizitzan gerta litezkeen kalteak programa publikoek emandako aseguruen bidez estaltzea.
- Alokairuaren kudeaketa integrala
- Bizigune bezalako programetan, administrazioa arduratzen da alokairuaren kudeaketa guztiaz, etxearen jabea zeregin horietaz libratuz.
- Birgaitzeak egiteko laguntzak
- % 50erainoko dirulaguntzak, alokairu eskuragarrira bideratutako etxebizitzetan hobekuntza-lanak egiteko.
- Interesik gabeko maileguak, gainerako birgaitzea finantzatzeko.
- Aholkularitza juridikoa eta bitartekaritza gatazketan
- Alokairu eskuragarriko programetan parte hartzen duten jabeei lege-aholkularitza emateko doako zerbitzua.
- Jabeen eta maizterren arteko bitartekotza-zerbitzua, sor daitezkeen gatazkak konpontzeko.
- Malgutasuna kontratuen iraupenean
- Programa jakin batzuetan, jabearen beharretara egokitutako lagapen-epeak adosteko aukera.
- Itzultzea bermatua
- Bizigune bezalako programetan, etxebizitza laga zen egoera berean itzultzea bermatzen da.
- Lehentasuna laguntza publikotan
- Alokairu eskuragarriko programetan parte hartzen duten jabeek lehentasuna izan dezakete etxebizitzak birgaitzeko edo hobetzeko beste laguntza publiko batzuetan.
Garrantzitsua da aipatzea pizgarri horiek aldatu egin daitezkeela udalerriaren eta programa espezifikoaren arabera. Gainera, baldintzak eta zenbatekoak urtero eguneratu daitezke, eta, beraz, informazio berriena tokiko etxebizitza-bulegoetan edo Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Hiri Agenda Sailaren webgunean kontsultatzea gomendatzen da.
- Etxebizitza birgaitzeagatiko kenkariak
- Etxebizitza birgaitzeagatiko kenkariak % 18an.
Neurri horiek, 2025eko apirilean onartuak, 2025eko zerga-ekitaldian aplikatuko dira, eta, beraz, 2026an egin beharreko errenta-aitorpenean jasoko dira.
- Gaztelagun programa
- 18 eta 35 urte bitarteko gazteei zuzendua.
- Alokairuaren % 60rainoko dirulaguntza (baterako errentamenduaren kasuan), gehienez ere 300 euro hilean.
- Ezarritako baldintzak egiaztatuz gero, gazte onuradunek 35 urtera arteko laguntzak jaso ahal izango dituzte, denbora-mugarik gabe.
- Emantzipa emantzipazio-programa
- Emantzipa 25 eta 29 urte bitarteko gazteen emantzipazioa bultzatzeko laguntza da.
- Gazteentzako etxebizitza babestuen erreserba
- 36 urtetik beherakoentzako sustapenen % 50eko kupo espezifikoa.
- Kolektibo horrek Etxebideren zerrendetan lehentasuna.
- Gazteentzako zuzkidura-bizitokiak sustatzea
- Bizitoki eskuragarriak eraikitzea, gazteentzat berariaz diseinatuak.
- Alokairu eskuragarria (gehienez, diru-sarreren % 30) txandakako erregimenean (5 urtera arte).
- Udalekin lankidetzan aritzea, sustapen horietarako lurzorua lagatzeko.
- Abal publikoak
- Berme publikoen sistema, gazteei erosteko eta alokatzeko aukera errazteko.
- Pizgarri fiskalak
- Alokairuan bizi diren gazteentzako kenkariak PFEZen.
- Hobariak OHZn, gazteei prezio eskuragarrietan alokatzen dieten jabeentzat.
- Belaunaldi arteko bizitegi-alokairuko programak
- Adineko pertsonen eta gazteen arteko bizikidetza sustatzea, etxebizitzari eta konpainiari dagokienez elkarrekiko onurak eraginez.
Euskadin, adinekoen edo desgaitasunen bat duten pertsonen beharretara egokitutako hainbat etxebizitza-aukera daude. Aukera horien helburua da kolektibo horien autonomia, irisgarritasuna eta bizi-kalitatea sustatzea:
- Etxebizitza egokituak parke babestuan
- Babes Ofizialeko Etxebizitzen ehuneko jakin bat mugikortasun urriko pertsonentzat gordetzea.
- Arkitektura-oztoporik gabeko diseinua, elementu egokituekin (bainugelak, sukaldeak, etab.).
- Irisgarritasun-programa
- Eginak dauden eraikinetan igogailuak instalatzeko eta oztopo arkitektonikoak kentzeko laguntzak.
- Kostuaren% 70erainoko dirulaguntzak jabeen erkidegoentzat.
- Tutoretzapeko apartamentuak
- Zerbitzu komunak eta laguntza profesionala dituzten banakako etxebizitzak.
- Neurri bateko autonomia duten adinekoentzat.
- Etxebizitza komunitarioak
- Laguntza-premiak dituzten adinekoen talde txikientzako bizitokiak.
- Arretarako langileak eta zerbitzu komunak dituzte.
- Cohousing senior
- Adinekoek eta adinekoentzat diseinatutako etxebizitza kolaboratiboen proiektuak.
- Espazio pribatuak, eremu komun zabalak eta zerbitzu partekatuak konbinatzen dituzte.
- Etxebizitzak zaharberritzeko programa adinekoentzat
- Etxebizitzak adinekoen beharretara egokitzeko laguntza espezifikoak (dutxa irisgarriak jartzea, eskubandak, etab. .
- Belaunaldien arteko etxebizitzak
- Gazteentzako eta adinekoentzako etxebizitzak uztartzen dituzten proiektuak, elkarbizitza eta elkarrekiko laguntza sustatuz.
- Egoitza-zentroak
- Arreta-behar handiagoak dituzten adinekoentzat.
- Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Sailak kudeatuak.
- Adinekoentzako alokairu-programa
- Alokairu soziala, erretiratuta dauden pertsonen diru-sarreretara egokitua.
- Etxebizitza irisgarriak esleitzeko lehentasuna.
- Etxebizitzak zerbitzuekin
- Apartamentu independenteak laguntza-zerbitzuekin (garbiketa, otorduak, arreta pertsonala), beharren arabera.
- Etxebizitzak egokitzeko laguntzak
- Etxebizitza partikularretan irisgarritasun- eta egokitzapen-lanak egiteko dirulaguntzak.
- Arrapalak instalatzea, ate zabalagoak jartzea, komunak egokitzea eta abar barne hartzen ditu.
- Etxebizitzak trukatzeko programa
- Irisgarritasun eskasa duten etxebizitzetan bizi diren adinekoen eta etxebizitza handiagoak behar dituzten familien arteko etxebizitza-trukea errazten du.
- Atsedenerako etxebizitzak
- Desgaitasuna duten pertsonentzako aldi baterako bizitokiak, ohiko zaintzaileei atseden hartzeko aukera emateko.
- Larrialdietarako etxebizitza egokituak
- Etxebizitza irisgarriak erreserbatzea gizarte-larrialdietarako etxebizitzen parkearen barruan.
- Aholkularitza espezializatua
- Adinekoentzat eta desgaitasuna dutenentzat dauden etxebizitza-aukerei eta laguntzei buruzko orientazio-zerbitzua.
- Aukera horiek eskuratzeko edo informazio gehiago lortzeko
- Udaleko gizarte-zerbitzuekin harremanetan jarri.
- Etxebideren bulegoetan galdetu.
- Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Sailaren webgunea bisitatu.
- Adinekoen edo desgaitasunen bat duten pertsonen arretan espezializatutako elkarteekin harremanetan jarri.
Aukera horien helburua da adinekoen eta desgaitasunen bat duten pertsonen behar eta autonomia-maila desberdinetara egokitzen diren etxebizitza-soluzioak ematea, haien independentzia eta bizi-kalitatea sustatuz, ahal den neurrian.
Etxebizitza hutsen arazoa kezka handia da Euskadin. Horregatik, etxebizitza hutsen kopurua % 20 murriztu nahi da 5 urtetan, alokairuko etxebizitza eskuragarrien eskaintza handitzeko, dagoen etxebizitza-parkearen erabilera optimizatzeko eta etxebizitza hutsen kontzentrazio handiko hiri-eremuak biziberritzeko.
Hauek dira neurri nagusiak:
- Etxebizitza hutsak mobilizatzeko Bizigune programa
- Etxebizitza hutsak alokairu sozialera mobilizatzen ditu.
- Eusko Jaurlaritzak bere jabeei alokatzen dizkie etxebizitza horiek eta azpierrentamenduan jartzen ditu arrazoizko prezioan, Bizigune eta ASAP programen bidez.
- Jabeei errenta kobratzea eta etxebizitza egoera onean itzultzea bermatzen die.
- Etxebizitza hutsen gaineko zerga
- Bi urte baino gehiagoz arrazoi justifikaturik gabe hutsik egon diren etxebizitzak zergapetzen ditu. Udalerri tentsionatuek errekargua OHZn eta/edo etxebizitza hutsen kanona ezar dezakete.
- Jabeek beren etxebizitzak alokairu-merkatuan jar ditzaten sustatu nahi du (errentak alokairu-programa publikoen bidez eta zerga-arintzeekin bermatuta).
- Etxebizitza hutsen errolda
- Etxebizitza hutsak identifikatzeko eta kuantifikatzeko errolda xehatua egitea.
- Politika eraginkorragoak eta fokalizatuagoak diseinatzeko aukera ematen du.
- Alokairu-merkatuko bitartekaritzako ASAP programa
- Bermeak eskaintzen dizkie jabeei beren etxebizitzak arrazoizko prezioetan alokatzeko.
- Kauzio-aseguruak eta arrisku anitzeko aseguruak barnean hartuta.
- Etxebizitza hutsak birgaitzea
- Etxebizitza hutsak birgaitzeko laguntzak, alokairuan jartzeko konpromisoarekin.
- Obren kostuaren % 50erainoko dirulaguntzak.
- Erabilera desegokiak detektatzea eta berrestea
- Ohikotzat jo diren baina hutsik dauden etxebizitzak identifikatzeko ikuskapenak.
- Etxebizitza babestuak iruzurrez erabiltzeagatiko zehapenak.
- Etxebizitza hutsak mobilizatzeko fiskalitatea
- Pizgarri fiskalak eta dirulaguntzak etxebizitza hutsak arrazoizko prezioan alokairuan jartzen dituzten jabeentzat.
- Gizarte-erakundeekiko lankidetza
- Akordioak GKEekin eta hirugarren sektoreko erakundeekin, etxebizitza hutsak kudeatzeko eta kolektibo kalteberetara bideratzeko.
- Sentsibilizazio-kanpainak
- Jabeei informazioa ematea etxebizitzak alokairuan jartzeak dakartzan onurei buruz eta eskura dauden programei buruz.
- Hirigintzako neurriak
- Araudiak malgutzea, etxebizitza handiak unitate txikiago eta eskuragarriagoetan banatzea errazteko, edo etxabeak etxebizitza bihurtzeko.
- Aldi baterako lagapen-programa
- Etxebizitza hutsak gizarte-erabilerarako aldi baterako lagatzen dituzten jabeentzako pizgarriak.
- Lehentasunez erosteko eta atzera eskuratzeko eskubidea
- Eusko Jaurlaritzak eskubide hori erabil dezake bizitegi-premia egiaztatua duten eremuetan etxebizitza hutsak erosteko.
- Hiri-berroneratze planak
- Esku-hartze integralak etxebizitza hutsen kontzentrazio handia duten auzoetan.
- Errentamendu-kontratuen erregistroa
- Alokairuko etxebizitzen jarraipen hobea egitea eta hutsik daudenak detektatzea ahalbidetzen du.
- Landa-eremuetan etxebizitzak okupatzeko pizgarriak
- Udalerri txikietan edo despopulatzeko arriskuan daudenetan etxebizitza hutsak okupatzea sustatzeko programa espezifikoak.
Garrantzitsua da adieraztea neurri horien eraginkortasuna etengabe ebaluatzen dela, eta lortutako emaitzen arabera doikuntzak edo ekimen berriak sar daitezkeela.
Bizigune programa Eusko Jaurlaritzaren ekimen bat da, etxebizitza hutsak alokairu babestura bideratzeko diseinatua.
- Programaren abantailak
- Jabeentzat: diru-sarrera egonkorrak, ez ordaintzeko arriskurik gabe, eta etxebizitzaren mantentzea ziurtatuta.
- Maizterrentzat: kalitatezko etxebizitza arrazoizko prezioan eskuratzea (maizterraren diru-sarreren % 30 gehienez).
- Gizartearentzat: etxebizitza hutsak mobilizatzea eta alokairu soziala sustatzea.
- Etxebizitzak hartzea
- Etxebizitza hutsen jabeak Eusko Jaurlaritzarekin jartzen dira harremanetan, Alokabideren bitartez.
- Bermeak eta hileko errenta ematen zaizkie jabeei, Alokabidek haiei zuzenean ordaintuta.
- Egokitzea
- Etxebizitzan hobekuntzak egitea proposatzen du, bizigarritasun-estandarretara egokitzeko.
- Maizterrei alokairua kudeatzea
- Alokabide alokairuaren kudeaketaren alderdi guztiez arduratzen da.
- Etxebideko eskatzaileen zerrendako maizterrak hautatzen ditu
- Etxebizitza prezio murriztuan alokatzen zaie etxebizitza bat eskuratzeko beharra duten familiei (gehienez diru-sarreren % 30) eta errenta hori zuzenean ordaintzen diote Alokabideri.
- Familia horiek urtean 3.000 € eta 21.000 € bitarteko diru-sarrerak dituztela egiaztatu behar dute (urtearen arabera alda daitezke).
- Jabeentzako bermeak
- Hilaren hasieran ezarritako errentaren ordainketa bermatua (baita etxebizitza hutsik badago edo maizterrak ordaintzen ez badu ere).
- Etxebizitza lagatako egoera berean itzultzea.
- Etxeko arrisku anitzeko asegurua.
- Iraupena
- Kontratuek 6 urteko iraupena izaten dute, eta luza daitezke.
Eusko Jaurlaritza, beste administrazio batzuekin lankidetzan, hainbat neurri ezartzen ari da Euskadin etxebizitza eskuragarrien eskaintza handitzeko, urritasunaren eta garestitasunaren problematikari zeharkako eta erakunde arteko ikuspegi batetik helduta, eskaintzaren eta eskariaren gainean jardunez. Hauek dira neurri garrantzitsuenak:
- Babes ofizialeko etxebizitzen sustapena handitzea
- Helburua: 7.000 etxebizitza berri alokairu eskuragarrian datozen lau urteetan.
- Lankidetza publiko-pribatua
- Sustatzaile pribatuekin egindako akordioak, alokairuko etxebizitza eskuragarriak eraikitzeko.
- Lurzoru publikoa lagatzea alokairu sozialera bideratutako etxebizitzen ehuneko baten truke.
- Finantzaketa publiko-pribatuko mekanismoak, etxebizitza eskuragarria sustatzera bideratutako baliabideak handitzeko.
- Araudiak egokitzea
- Hirigintza-araudiak berrikustea, etxebizitza eskuragarrien sorrera arintzeko eta errazteko.
- Birgaitze-estandarrak malgutzea, lehendik dauden eraikinak egokitzen laguntzeko.
- Etxebizitza hutsak mobilizatzeko/erosteko programa
- Alokairu babestura bideratutako etxebizitza huts gehiago lortzeko baliabideak handitzea.
- Eusko Jaurlaritzak etxebizitza hutsak erostea alokairu sozialera bideratzeko.
- Lurzoruen mobilizazioa
- Lurzoru urbanizagarriak identifikatzea eta aktibatzea etxebizitza babestuak eraikitzeko.
- Udalekin lankidetzan aritzea hirigintza-kudeaketa arintzeko eta etxebizitza babestuetarako lurzoruaren erreserba estrategikoa sustatzeko.
- Hiri-birgaitzea eta -berroneratzea sustatzea
- Eraikin zaharrak birgaitzeko laguntzak.
- Auzoak biziberritzeko programak, eremu degradatuen gizarte-kohesioa hobetzeko.
- Fiskalitatea
- Hobariak OHZn, arrazoizko prezioan alokatzen duten jabeentzat.
- Kenkariak PFEZn, epe luzeko alokairua sustatzeko.
- Etxebizitza turistikoak arautzea
- Etxebizitza turistiko berrien erregistroa mugatzea bizitegi-merkatu tentsionatuko eremu izendatutako udalerrietan.
- Eraikuntza industrializatua sustatzea
- Eraikuntza-metodo azkarragoak eta eraginkorragoak bultzatzea, etxebizitza berrien sorrera bizkortzeko.
- Cohousinga eta etxebizitza-eredu berriak bultzatzea
- Belaunaldien arteko etxebizitzak eta zuzkidura-bizitokiak sustatzea.
- Cohousing ekimenei eta erabilera-lagapeneko etxebizitza-kooperatibei laguntzea.
Euskadiko etxebizitzaren sektoreko lankidetza publiko-pribatua hainbat ekimen eta programaren bidez sustatzen ari da. Lankidetza horrek ahaleginak batu nahi ditu higiezinen merkatuaren erronkei aurre egiteko eta etxebizitza eskuragarrien eskaintza handitzeko. Hauek dira lankidetza-modu nagusietako batzuk:
- Sektoreko eragile pribatuekiko lankidetza
- Euskadiko Hirigintza eta Etxebizitza Foroa: Eusko Jaurlaritzaren, sustatzaileen, eraikitzaileen, hirugarren sektorearen, unibertsitatearen eta higiezinen eragileen arteko elkarrizketa sustatzen du.
- Helburua: etxebizitzaren arloko helburu publikoak eta pribatuak lerrokatzea.
- Alokairuko etxebizitza babestu eskuragarriak sustatzeko programa
- Sustatzaile pribatuekin lankidetzan aritzea, dirulaguntzen bidez, alokairuko etxebizitza babestu eskuragarriak eraikitzeko, mobilizatzeko edo birgaitzeko, 45.000 €-rainoko laguntzekin.
- Etxebizitza huts librea erakartzeko programak
- Bizigune: bitartekotza publikoa, berme zabalagoak eskaintzen dizkiena etxebizitza hutsak Eusko Jaurlaritzaren esku jartzen dituzten jabeei, alokairu sozialera bideratzeko.
- ASAP: titulartasun pribatuko etxebizitza hutsak alokairu-merkatuan sartzea errazten du, arrazoizko prezioan maizterrentzat.
- Etxebizitza sustatzeko inbertsio publiko-pribatuko funtsa
- Funts misto bat sortzea etxebizitza sustatzeko eta hiri-birgaikuntzako proiektu handiak finantzatzeko.
- Hitzarmenak finantza-erakundeekin
- Etxebizitza babestuetarako hipoteketan baldintza onuragarriak eskaintzeko akordioak.
- Birgaitze energetikorako kreditu-lerro espezifikoak.
- Berrikuntzako lankidetza
- Proiektu pilotuak enpresa teknologikoekin, etxebizitzen eraikuntzan eta kudeaketan soluzio berritzaileak garatzeko.
- Hiri-berroneratze proiektuak
- Udalen, Eusko Jaurlaritzaren eta enpresa pribatuen arteko lankidetza, auzo degradatuak biziberritzeko.
- Abal publikoen programa
- Finantza-erakundeekiko lankidetza, zailtasunak dituzten kolektiboei erosteko eta alokatzeko aukera errazteko.
- Hirugarren sektorearekiko lankidetza
- Gizarte-erakundeekin lankidetzan aritzea kolektibo kalteberei, hirugarren sektoreko erakundeei edo beste administrazio publiko batzuei etxebizitzak eta lokalak esleitzeko.
- Erakunde pribatuek higiezinen merkatuko datuak biltzen eta aztertzen parte hartzea.
Lankidetza publiko-pribatuaren sustapena funtsezko estrategiatzat hartzen da Euskadiko etxebizitzaren sektorearen erronkei heltzeko, herritarrei zein higiezinen sektoreari mesede egingo dieten soluzio berritzaileak eta jasangarriak bilatuz.
Etxebizitza turistikoek onura ekonomikoak dakartzaten arren, kontrolik gabe ugaritzeak ondorio negatiboak izan ditzake alokairuko etxebizitzen merkatuan, batez ere erdiguneetan eta udalerri turistikoetan. Administrazioentzat erronka da garapen turistikoa ahalbidetuko duen oreka bat aurkitzea, egoiliarrei etxebizitzarako sarbidea arriskuan jarri gabe.
Erabilera Turistikoko Etxebizitzen ondorio nagusiak hauek dira:
- Bizitegi-alokairuaren eskaintza murriztea
- Jabe askok alokairu turistikoa aukeratzen dute eta ondorioz aukerak murrizten dituzte tokiko egoiliarrentzat.
- Hori bereziki nabarmena da erdiguneetan eta auzo turistikoetan.
- Alokairu-prezioen igoera
- Etxebizitzen alokairu-eskaintza txikiagoa izateak prezioak gorantz bultzatzen ditu.
- Zenbait eremutan prezioak % 20-30 igo dira azken urteetan.
- Higiezinen espekulazioa
- Jabetzak eskuratzeko interesa handitzea, alokairu turistikora bideratzeko.
- Gentrifikazioa
- Tradizioz bizitegitarako izan diren auzoak turistak hartzeko eraldatzen dira.
- Tokiko egoiliarrak inguruetako eremuetara lekualdatzea.
- Aldaketak auzoen osaeran
- Etxebizitza turistiko asko dagoen eremuetako biztanleria egonkorra gutxiagotzea.
- Eragina tokiko merkataritzan eta egoiliarrei zuzendutako zerbitzuetan.
- Zerbitzu publikoen gaineko presioa
- Zerbitzuen eskaria handitzea (garbiketa, segurtasuna) gune turistikoetan.
- Hiri-plangintzaren eta espazioen benetako erabileraren arteko desoreka.
- Lehia desleiala hotelen sektorearekin
- Etxebizitza turistikoek askotan erregulazio eta kostu gutxiagorekin jarduten dute.
- Bizikidetza-arazoak
- Zaratagatiko kexak eta turisten portaera desegokiak bizitegi-eraikinetan.
Udalekin eta Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailarekin lankidetzan, Eusko Jaurlaritzak honako hauek sustatzen ditu:
-
Etxebizitza turistiko berrien erregistroa mugatzea bizitegi-merkatu tentsionatuko eremu izendatutako udalerrietan.
-
Legez kanpoko etxebizitza turistikoak detektatzeko ikuskapenak areagotzea.
-
Araudia betetzen ez duten jabeentzako zehapenak gogortzea.
-
Etxebizitza turistikoen jarduera baimentzen edo mugatzen den eremuak zehaztea.
-
Etxebizitza turistikoetarako tasa espezifikoak ezartzea, udal-zerbitzuetan izandako eragina konpentsatzeko.
Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuaren 2021eko uztailaren 21eko Aginduak, etxebizitzen eta eraikinen birgaitzearen, irisgarritasunaren eta energia-efizientziaren arloko jarduketa babesgarrietarako finantza-neurriei buruzkoak (2021eko irailaren 10ean jarri zen indarrean), eraikinak eta etxebizitzak birgaitzeko partikularrentzako eta jabeen/maizterren erkidegoentzako laguntzen programa arautzen du. Agindu horren helburua da partikularren eta jabeen/maizterren erkidegoen birgaitze-obrak babestea, bizigarritasuna hobetzeko, desgaitasuna duten pertsonei sarbidea ahalbidetzeko eta energia-kontsumoa murrizteko.
Babestutako jarduerak:
- Eraikinaren egitura eta eraikuntza egokitzea, eta etxebizitzen eta merkataritza-lokalen bizigarritasun-baldintzak egokitzea.
- Etxebizitzak eta sarbideak desgaitasun fisikoa duten pertsonentzat indarrean dagoen araudira egokitzea.
- Energia aurrezteko inguratzaile termikoan esku hartzea.
- Eraikuntzaren eta etxebizitzen akabera orokorra eraikuntza onaren printzipioetara egokitzea.
Hala, 3 laguntza-lerro ezartzen dira:
- 1. lerroa: partikularren obretarako finantza-neurriak. Birgaitzeko obrak edo esku-hartzeak familia bakarreko etxebizitzetan edo jabetza horizontaleko edo higiezin-konplexu pribatuko eraikinetako elementu pribatiboetan egiten direnean, bai etxebizitzetan, bai etxebizitzarako erabiltzen diren lokaletan.
- 2. lerroa: Erkidegoen obretarako finantza-neurriak. Birgaitzeko obrak edo esku-hartzeak bi familiako etxebizitzen edo etxebizitza atxikien eta nagusiki etxebizitza-erabilera duten bizitegi kolektiboko eraikinen eraikuntzako, instalazioetako edo zerbitzu komunetako elementu komunetan egiten direnean, jabetza horizontaleko, higiezin-konplexu pribatuko edo titulartasun bakarreko araubidean.
- 3. lerroa: birgaitze integral eta efizienterako erkidegoen obretarako finantza-neurriak. Birgaitze-obrek batera eta aldi berean energia-efizientzia, irisgarritasuna eta, gutxienez, etxebizitza-erabilera nagusia duen bizitegi-tipologia kolektiboko eraikin oso baten suteetarako segurtasuna hartzen dituen esku-hartze proiektu bati dagokion irismen globala dutenean. Era berean, esku hartzeko proiektuek etxebizitzen kanpoko bizigarritasuna hobetzeko jarduketak jaso ahal izango dituzte.
Lineei eta horien baldintzei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, jo esteka honetara.
Dirulaguntzen lerro horiek urte osoan daude irekita, hau da, jarraituak dira.
Eskaera sailean egin behar da, eta obra-lizentzia, energia-efizientziaren ziurtagiria eta aurrekontua aurkeztu behar dira obra hasi aurretik.
Kontuan izan behar da udalek laguntza propioak dituztela, osagarriak izan daitezkeenak; beraz, gomendagarria litzateke birgaitzeko tokiko laguntza horiek badauden aztertzea udalaren jarduketa-planetan.
Euskadiko higiezinen merkatuaren hurrengo urteetarako bilakaeraren aurreikuspenak hainbat faktore ekonomiko, demografiko eta politikotan oinarritzen dira. Garrantzitsua da kontuan hartzea aurreikuspen horiek aldaketak izan ditzaketela egoera ekonomikoaren eta ezartzen diren politiken arabera. Hala ere, egungo datuetan eta behatutako joeretan oinarrituta, honako hau aurreratu dezakegu:
- Etxebizitzen prezioak
- Epe laburra (1-2 urte): Prezioak egonkortzea espero da, urteko % 1-3ko hazkunde moderatuarekin.
- Epe ertaina (3-5 urte): Prezioak maila merkeagoetara bateratzeko aukera eremu tentsionatuetan, erregulazio-politiken ondorioz.
- Alokairu-merkatua
- Alokairuko etxebizitzen proportzioa handitzea, egungo % 15etik % 20-25era (hori da helburua 5-10 urtera).
- Eremu tentsionatu izendatutakoetan alokairuko prezioak egonkortzea.
- Etxebizitza babestua
- Etxebizitza babestuen eskaintza nabarmen handitzea, 4 urtetan 7.000 etxebizitza babestu berri alokatzeko helburuarekin./p>
- Alokairu sozialari etxebizitza babestuen salmentari baino garrantzi handiagoa ematea.
- Birgaitze eta eraginkortasun energetikoa
- Birgaitzeko jarduketak nabarmen handitzea 2030erako 120.000 etxebizitza birgaituta izateko.
- Energiaren arloan eraginkorrak diren etxebizitzen balioa handitzea.
- Demografia eta eskaria
- Biztanleriaren zahartzeak etxebizitza egokituen eta lotutako zerbitzuen eskaria handituko du.
- Baliteke eskaria handitzea etxe berriak sortu direlako, aldaketa demografikoen ondorioz, besteak beste, pertsona bakarreko etxebizitzen goranzko joeraren ondorioz edo produkzio-sektore jakin batzuetan eskulanaren eskaerari aurre egiteko beharrezkoa den pertsona migratzaileen etorreraren ondorioz.
- Etxebizitza-eredu berriak
- Cohousinga bezalako aukerak zabaltzea, bereziki adinekoentzat.
- Telelanera egokitutako espazioak dituzten etxebizitzen eskaria handitzea.
- Eremu geografikoak
- Presio handiagoa hiriburuetan eta kostaldeko eremuetan, eskaria inguruko udalerrietara lekualdatzea ekar dezakeena.
- Landa-eremu batzuen despopulazio-arriskua, bigarren bizitetxerako edo telelanerako aukerak ekar ditzakeena.
- Inbertsioa eta finantzaketa
- Epe laburreko interes-tasa baxuak mantentzea, finantzaketa eskuratzea errazteko.
- Inbertitzaile instituzionalek alokairu-merkatuan izan dezaketen interesa handitzea.
- Inpaktu teknologikoa
- BIM bezalako teknologien erabilera areagotzea eraikuntzan, kostuak murriztuko lituzkeelako epe ertainean.
- Plataforma digital gehiago alokairuak eta salerosketak kudeatzeko.
- Jasangarritasuna
- Etxebizitza jasangarrien eta energetikoki eraginkorren balioa handitzea.
- Etxebizitza-eskari handiagoa ingurumen-kalitate oneko inguruneetan.
- Erregulazioa
- Eremu tentsionatuetarako neurriak pixkanaka ezartzea, eta horrek prezioak moteltzea eremu horietan.
- Etxebizitza turistikoei buruzko araudia gogortzea.
- Etxebizitza hutsak
- Etxebizitza hutsen kopurua gutxiagotzea espero da, 5 urtetan % 20 murrizteko.
Garrantzitsua da adieraztea aurreikuspen horietan eragina izan dezaketela kanpoko faktoreek, besteak beste, krisi ekonomikoek, lege-aldaketa esanguratsuek edo ustekabeko gertaerek. Etxebizitzaren Euskal Behatokiaren txostenei jarraitzea gomendatzen da, Euskadiko higiezinen merkatuaren bilakaerari buruzko datu eguneratuak eta azterlan doiagoak eskura izateko.
Herritarrek hainbat modutan har dezakete parte Euskadin etxebizitza-politikei buruzko erabakiak hartzeko:
- Herritarren partaidetzarako plataforma digitala
- Eusko Jaurlaritzak, Irekia ren bidez, entzuteko, kontsulta publikoa egiteko eta herritarrek parte hartzeko hainbat mekanismo eskaintzen ditu.
- Eztabaida-foroetan, inkestetan eta herritarren kontsultetan parte hartzeko aukera ematen du.
- Proposamenak egin daitezke eta beste herritar batzuen ideiak bozkatu.
- Tokiko etxebizitza-kontseiluak
- Udaleko ordezkariak, auzo-elkarteak, jabeak eta maizterrak biltzen dituzten kontsulta-organoak.
- Informa zaitez zure udalean horrelako organorik badagoen eta nola parte har dezakezun edo ordezkatua izan zaitezkeen.
- Etxebizitza-politikei buruzko urteko kongresua
- Urteko jardunaldia Euskadin, etxebizitza-arloko politika publikoen garapena eztabaidatzeko eta kontrastatzeko, eskualde eta estatu desberdinetako adituen ikuspegitik.
- Hainbat eremutako eragileek aktiboki parte hartzeko tailerrak eta espazioak eskaintzen ditu.
* International Congress on Housing Policies, 2024an egina.
Hurrengo kongresua 2025eko irailaren 17an, asteazkena, egingo da Tabakaleran (Donostia).
- Auzo-elkarteak
- Egin bat edo lagundu etxebizitza-gaiak lantzen dituzten zure auzo-elkarteekin.
- Udal-erabakiak hartzeko prozesuetan ahotsa izan ohi dute.
- Aurrekontu parte-hartzaileak
- Udalerri batzuek beren aurrekontuaren zati bat herritarrek proposatu eta bozkatutako proiektuetara bideratzen dute.
- Informa zaitez etxebizitzarekin lotutako proiektuak proposatzeko moduari buruz.
- Entzunaldi publikoak
- Udalaren osoko bilkurara joatea etxebizitzaren inguruko gaiak lantzen direnean.
- Udal batzuek herritarren esku-hartzea ahalbidetzen dute osoko bilkura horietan.
- Herritarren kontsultak
- Parte hartu zure udalerrian etxebizitzari buruz antola daitezkeen gai espezifikoei buruzko kontsulta edo erreferendumetan.
- Herritarren plataformak
- Egin bat etxebizitzari buruzko gai espezifikoak ardatz dituzten plataformekin (adibidez, gentrifikazioaren edo alokairu eskuragarriaren aurka).
- Sare sozialak eta kanal ofizialak
- Jarraitu Eusko Jaurlaritzaren edo zure udalaren sare sozialei eta komunikazio-kanal ofizialei.
Gogoratu herritarren parte-hartzea eskubidea eta erantzukizuna dela. Herritarrak zenbat eta aktiboagoak izan, orduan eta ordezkaritza handiagoa izango dutela etxebizitza-politiketan, eta horrela politika horiek eraginkorragoak izango direla.
- Eusko Jaurlaritzaren Herritarrei Arreta emateko Zerbitzua
- Zuzenean: herritarrei arreta emateko zerbitzua, etxebizitzari buruzko informazioa eskaintzen duena.
- Etxebizitzako udal-bulegoak
- Udal askok etxebizitza-gaietan espezializatutako bulegoak dituzte.
- Maizterren elkarteak
- Kontsumo-zerbitzuak
- Kontsumobidek (Kontsumoko Euskal Institutuak) maizterren eskubideei buruzko informazioa ematen du.
- Abokatuen elkargoak
- Orientazio juridikoko zerbitzuak eskaintzen dituzte, batzuk doakoak baliabide mugatuak dituzten pertsonentzat.
- Maizterren sindikatuak
- Euskal Herriko Maizterren Sindikatua bezalako erakundeek aholkularitza eta laguntza eskaintzen dute.
- Herritarren plataformak
- Stop Desahucios bezalako taldeek informazioa eta laguntza eskaintzen dute bizitegiari lotutako kalteberatasun-egoeretan.
- Udaletako gizarte-zerbitzuak
- Orientazioa eman ahal dute eta zerbitzu espezializatuetara bideratu.
- Arartekoa
- Administrazio publikoek etxebizitzaren arloan egiten duten jarduerarekin lotutako kexei erantzuten die.
- Etxebide
- Zerbitzu honek etxebizitza publikoko programei eta alokairurako laguntzei buruzko informazioa eskaintzen du.
Garrantzitsua da maizterrek beren eskubideei buruzko informazioa jasotzea eta edozein zalantza edo gatazkaren aurrean aholkularitza bilatzea. Zerbitzu horietako gehienak doakoak edo kostu txikikoak dira, batez ere baliabide mugatuak dituzten pertsonentzat.