Ikusi 165/2008 Dekretua, irailaren 30ekoa
Interakziozko mapa bistaratu eta kontsultatzea
Ikusi Mapa
geoEuskadi BISOREA (Internet Explorer 6 bertsiora doitua)
Inbentario-mapan zehar nabigatu eta kontsultak egiteko aukera ematen du. Mapa bisorearen eskuin aldeko tresna-barrarekin maneiatzen da (osorik bistaratzeko handitu nabigatzailearen leihoa):

NABIGAZIOA
Tresna-barraren oinarrizko aukerekin mapan zehar nabigatu (hurbildu/ urrundu/ mugitu) eta intereseko lekura iritsi daiteke. Hurbiltzeko, sakatu botoia eta marraztu lauki bat nahi duzun eremuan. Urruntzeko, . Mapan zehar mugitzeko erabili botoia, eta botoia, berriz, EAEren hasierako zabalerara itzultzeko.
KONTSULTA
Inbentarioan jasota dagoen lurzoru bakoitzaren gainean honako informazioa dago: Lurzatiaren kodea, eta zein udalerri eta lurralde historikotan dagoen. Informazio hori kontsultatzeko joan Geruzen leihora eta aukeratu ; ondoren, sakatu tresna-barrako botoia eta nahi duzun lurzatiaren gainean sakatu. Emaitza, leihoaren beheko aldean zabalduko den taula batean agertuko da.
Bilaketak egiteko botoiak aukera ematen du lurzatiak testu jakin baten arabera aurkitzeko: Lurzatiaren kodea edo udalerriaren izena (testu zehatza ezagutuz gero aukeratu " osoa"; bestela, aukeratu " zati bat").
Bisorearen laguntzak berak ematen ditu tresna horien guztien xehetasunak.
GEOLOKALIZAZIOA
Posta helbide eta koordinatu jakin batzuk aurkitzeko GIS Korporatiboaren Geolokalizaziorako tresna erabil daiteke. Horretarako, zabaldu mapa eta (geoEuskadi atarian) GIS Korporatiboaren barruan dagoen Geolokalizaziorako tresna erabili.
Ikusi Mapa
|