Eusko Jaurlaritzaren ingurumen-kudeaketako planak egiterakoan industria ere erantzule izatea eskatuko du Galerak
2013(e)ko Azaroak 07
Industriarekin partekatutako erantzukizuna izango du hizpide Eusko Jaurlaritzako Ingurumeneko sailburuorde Josean Galerak Zuzendaritzaren Aurrerapenerako Elkarteak (APD, gaztelaniazko sigletan) azaroaren 8an eta 22an eta abenduaren 13an Bilbon antolatu duen Ingurumen Foroaren lehen hitzaldi-zikloan.
Ingurumeneko sailburuordeaz gain, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Administrazioko zuzendari Alejandra Iturriozek ere parte hartuko du. «Ingurumena ikuspegi publikotik kudeatzea, enpresek ingurumen-kudeaketako planak definitzerakoan duten erantzukizuna ahaztu gabe». Horixe azalduko diete biek zuzendaritza-taldeei, ingurumen-kudeaketako sistemen ikuskaritzei eta euskal industriako ingurumeneko arduradunei.
Hitzaldi-zikloaren lehen saioa ostiral goizean izango da, eta «EAEn ingurumen-arau berriak aplikatzeko ikuspegi praktikoak» dauka izena. Hitzaldiotan, ingurumenari buruzko araudi berriak, esaterako, Kutsaduraren Kontrol Integratuari buruzko Legeak (IPPC, ingelesezko sigletan) eta substantzia kimikoei buruzko REACH erregelamenduak, euskal enpresei zer-nola eragiten dien eztabaidatu eta azalduko dute.
Hitzaldi-zikloa ingurumeneko espezialistei eta ingurumen-kudeaketako sistemen ikuskaritzei zuzenduta dago. Izena emateko, jo webgune honetara: www.apd.es.