Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Ordezkarien erregistroarekin elkar eragiten

Pertsona fisiko edo juridiko batek ordezkaritza-ahalordea eman nahi badu, Ordezkarien Erregistroaren bidez egin behar du.

Entitate baten ordezkoa izateko biderik errezena, entitate horren langilea ordezkoa izatea da.

Identifikatu eta dokumentuak sinatzeko biderik errezena Itsasontzi jokoa (leiho berri batean irekitzen da) erabiltzea da. Entitateko bateko langile batek bere Itsasontzi jokoa erabilita identifikatu eta doumentuak sinatu ahal ditu entitatearen ordezkaria bada.

Ordezkaritza-ahalordea eman nahi dut

Ordezkaritza-ahalordea emateko, Ordezkatzen naute... atalean sartu behar duzu, Ordezkarien Erregistroan, eta Ordezkaritza esleitu sakatu.

Atal horretan, ahalordea emango diozun pertsona fisiko edo juridikoaren datuak adierazi behar dituzu. Hautatu zein jarduketetarako eman nahi diozun ahalordea, baita horiei lotutako administrazio-prozedurak ere (Eusko Jaurlaritzako prozedura guztiak, jarduketa-eremu zehatz baterako prozedurak, edo jarduketa-eremu ezberdinetako banakako prozedurak).

 

 

Formularioa bete ondoren, sakatu Jarraitu.

Leiho bat irekiko da, Ordezkaritza-eskaera elektronikoa erakutsiz; eskaera hori izenpetu behar duzu.

Horretarako, Idazki Desktop (leiho berri batean irekitzen da) softwarea erabili behar duzu.

Izenpetu ondoren, ohar bat agertuko zaizu, bidali eta erantzun gabe dauden eskaeren kopurua adierazten duena.

 

 

Ordezkaritza-ahalorde bat onartu edo baztertu nahi dut

Ordezkaritza-ahalordea onartu edo baztertzeko, Ordezkarien Erregistroko ....ordezkatzen dut atalean sartu behar duzu, eta Jasotako eskaera erantzun gabeak testuaren ondoan dagoen zenbakian sakatu.

Horrela, erantzun gabe dauden eskaerak agertuko dira.

 

Horietako bat hautatu ondoren, Onartu edo baztertu sakatu behar duzu.

 

Eta ahalorde-emaileak betetako formularioa agertuko da; hor, zure datuak osatu ahal izango dituzu (Ordezkaria eta Ohartarazpenak jasotzeko datuak).

Hori egin ondoren, sakatu Onartu edo Baztertu.

Onartu edo Baztertu sakatu ondoren, agertzen zaizun dokumentua izenpetu behar duzu (Ordezkaritza onartzea edo baztertzea).

Horretarako, Idazki Desktop (leiho berri batean irekitzen da) softwarea erabili behar duzu.

Izenpetu ondoren bukatzen da Ordezkarien Erregistroarekiko harremana.


 

Azken aldaketako data: