Arautegia
InprimatuHUTSEN ZUZENKETA, ondoko dekretuarena: «33/2004 Dekretua, otsailaren 10ekoa, erlezaintza antolatzeari buruzkoa».
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Nekazaritza eta Arrantza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 96
- Hurrenkera-zk.: 2679
- Xedapen-zk.: 33
- Xedapen-data: 2004/02/10
- Argitaratze-data: 2004/05/24
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Nekazaritza eta arrantza
Testu legala
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen 155/1993 Dekretuak 24.2 a) artikuluan xedatzen duenez, aldizkarian egindako hutsak edo omisioak testua argitaratzeko agindu duten organoek zuzenduko dituzte, baldin eta nabarmenak badira, xedapen, egintza edo iragarkien esanahia aldatzen ez badute eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Horretarako, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian testu osoa edo kasuan kasuko testu-zatia zuzenduta argitaratzeko aginduko dute.
Aipatutakoen moduko akatsak egin dira erlezaintza antolatzeari buruzko otsailaren 10eko 33/2004 Dekretuaren euskarazko testuan (2004ko martxoaren 5eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 45 zk.). Beraz, dagokien zuzenketa egiten da ondoren:
– 3. artikuluko c) idatz-zatian, 4203 orrialdean, hau dio:
«c) Nekazaritza-lurrak polinizatzekoak: nekazaritzako-alorrak polinizatzeko erabiltzen dira batez ere (NP).»
Eta hau esan behar du:
«Soroak polinizatzekoak: nekazaritzako-alorrak polinizatzeko erabiltzen dira batez ere (SP).»
11. artikuluko 2. puntuan, 4206. orrialdean, hau dio:
«2.– Erleen gaixotasunei aurre egiteko koordinatuta egon behar dela kontuan hartuta, Erleen Osasun-Plan bat prestatu eta koordinatuko da. Plana gainbegiratzea foru hori Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren agindu baten bidez garatuko da, eta gutxienez barroasiaren eta loke amerikarrari aurre egiteko Osoko Plan bat jasoko du; Euskal Autonomia Erkidegoan erleek osasunaren aldetik zein egoera duten, horren arabera beharrezkotzat jotzen diren planak jasoko ditu, halaber.»
Eta hau esan behar du:
«2.– Erleen gaixotasunei aurre egiteko koordinatuta egon behar dela kontuan hartuta, Erleen Osasun-Plan bat prestatu eta koordinatuko da. Plana gainbegiratzea foru aldundiei dagokie, nork bere lurralde-eremuan. Plan hori Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren agindu baten bidez garatuko da, eta gutxienez barroasiari eta loke amerikarrari aurre egiteko Osoko Plan bat jasoko du; Euskal Autonomia Erkidegoan erleek osasunaren aldetik zein egoera duten, horren arabera beharrezkotzat jotzen diren planak jasoko ditu, halaber.»
Testu osoan «erletegi» agertzen den guztietan, «erlategi» esan behar du.
5. artikuluko 2. puntuan, 4204 orrialdean, hau dio:
«2.– Identifikazio-marka ugalketa-kamararen aurrealdean edo atzealdean jarri beharko da, agerian beti; estalkia ixtea ez du eragotziko; plastikozkoa izango da, horia; neurria: 46 x 50 mm; 14 x 4 mm-ko torloju baten bidez erlauntzari itsatsita egongo da.»
Eta hau esan behar du:
«2.– Identifikazio-marka umetegiaren aurrealdean edo atzealdean jarri beharko da, agerian beti; estalkia ixtea ez du eragotziko; plastikozkoa izango da, horia; neurria: 46 x 50 mm; 14 x 4 mm-ko torloju baten bidez erlauntzari itsatsita egongo da.»
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (1)
- Akatsen zuzenketa: 33/2004 DEKRETUA, otsailaren 10ekoa, erlezaintza antolatzeari buruzkoa.