Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Saila

Hondakin izateari uztearen deklarazioa

Deskribapena


Hondakinak kudeatzen dituzten pertsona fisiko edo juridikoek, balorizazio‑eragiketa egin den instalazioaren titular gisa, hondakin izateari uztearen deklarazioa eskatu behar dute, hondakin batek hondakin izateari uztea nahi dutenean, jarduera edo prozesu jakin batean produktu edo lehengai gisa erabiltzeko.

Deklarazio honetara jo behar da hondakin izateari uztea ez denean zuzenean gertatzen Europar Batasuneko erregelamendu edo ministerio‑agindu baten aplikazioz, eta ingurumen‑administrazioak material jakin bati eta haren aurreikusitako erabilerari buruz berariazko adierazpena eman behar duenean.

Era berean, barne hartzen ditu beste autonomia‑erkidego batean ebazpen bidez hondakin izateari uzteko deklaratua izan den material bat Euskadin erabili edo kontsumitu nahi duen pertsonak Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen‑administrazioaren adierazpena eskatu behar duen kasuak.


[MPS-FCR] Hondakin izateari uztea

Aurreko kasua gertatzen ez denean, prozeduraren bidez material eta erabilera jakin baterako hondakin izateari uztearen administrazio‑aitorpena eskatzen da, kasuz kasu emandako ebazpen baten bidez.

Prozedura honen bidez, balorizazio‑eragiketa baten ondoren material batek hondakin izateari uztea administrazioak aitortzea eskatu ahal da, eta jarduera edo prozesu jakin batean produktu edo lehengai gisa erabiltzea ahalbidetzen da.

Prozedura hau hondakin izateari uztea araudiaren aplikazioz zuzenean gertatzen ez den kasuetan soilik erabiltzen da.

Hondakina Europar Batasuneko erregelamendu batean edo ministerio‑agindu batean jasota badago, eta arau horretan ezarritako baldintzak betetzen baditu, ez da beharrezkoa prozedura hau izapidetzea, materialak zuzenean uzten baitu hondakin izatea araudiaren aplikazioz.


[MPS-CA] Beste autonomia-erkidego bateko hondakin izateari uztea

Hondakin bat beste autonomia‑erkidego batean hondakin izateari uzteko deklaratua izan denean, deklarazio horrek ez du automatikoki ondoriorik sortzen Euskal Autonomia Erkidegoan.

Prozedura honen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen‑administrazioaren iritzia eskatzen da, beste autonomia‑erkidego batean hondakin izateari uzteko deklaratua izan den material bat Euskadin erabili edo kontsumitu ahal izateko.

Prozedura hau materiala Euskadin erabiltzea edo kontsumitzea aurreikusten denean soilik erabiltzen da, eta haren bidez ez da berriro hondakin izateari uztea izapidetzen, baizik eta aurretik egindako deklarazioa aurreikusitako erabilerarako egokia den ala ez egiaztatzen da.

Aplikatu beharreko araudia


Estatuaren araudia Ley 7/2022, de 8 de abril, de residuos y suelos contaminados para una economía circular Estatuaren araudia Orden APM/206/2018, de 22 de febrero, por la que se establecen los criterios para determinar cuándo el fuel recuperado procedente del tratamiento de residuos MARPOL tipo c para su uso como combustible en buques deja de ser residuo con arreglo a la Ley 22/2011, de 28 de julio, de residuos y suelos contaminados Estatuaren araudia Orden APM/205/2018, de 22 de febrero, por la que se establecen los criterios para determinar cuándo el aceite usado procesado procedente del tratamiento de aceites usados para su uso como combustible deja de ser residuo con arreglo a la Ley 22/2011, de 28 de julio, de residuos y suelos contaminados Estatuaren araudia Orden TED/426/2020, de 8 de mayo, por la que se establecen los criterios para determinar cuándo el papel y cartón recuperado destinado a la fabricación de papel y cartón deja de ser residuo con arreglo a la Ley 22/2011, de 28 de julio, de residuos y suelos contaminados Estatuaren araudia Orden TED/1522/2021, de 29 de diciembre, por la que se establecen los criterios para determinar cuándo el caucho granulado y el polvo de caucho, obtenidos del tratamiento de neumáticos fuera de uso y destinados a ciertas aplicaciones, dejan de ser residuos con arreglo a la Ley 22/2011, de 28 de julio, de residuos y suelos contaminados, y por la que se modifican las Órdenes TED/426/2020, de 8 de mayo, APM/205/2018, de 22 de febrero, y la APM/206/2018, de 22 de febrero, por las que, respectivamente, se establecen los criterios para determinar cuándo el papel y cartón recuperado destinado a la fabricación de papel y cartón, el aceite usado procesado procedente del tratamiento de aceites usados para su uso como combustible y el fuel recuperado procedente del tratamiento de residuos MARPOL tipo C para su uso como combustible en buques, dejan de ser residuos con arreglo a la Ley 22/2011, de 28 de julio, de residuos y suelos contaminados Estatuaren araudia Orden TED/646/2023, de 9 de junio, por la que se establecen los criterios para determinar cuándo los residuos termoplásticos sometidos a tratamientos mecánicos y destinados a la fabricación de productos plásticos dejan de ser residuo con arreglo a la Ley 7/2022, de 8 de abril, de residuos y suelos contaminados para una economía circular Araudia Reglamento (UE) n ° 333/2011 del Consejo, de 31 de marzo de 2011 , por el que se establecen criterios para determinar cuándo determinados tipos de chatarra dejan de ser residuos con arreglo a la Directiva 2008/98/CE del Parlamento Europeo y del Consejo Araudia Reglamento (UE) n ° 1179/2012 de la Comisión, de 10 de diciembre de 2012 , por el que se establecen criterios para determinar cuándo el vidrio recuperado deja de ser residuo con arreglo a la Directiva 2008/98/CE del Parlamento Europeo y del Consejo Araudia Reglamento (UE) n o 715/2013 de la Comisión, de 25 de julio de 2013 , por el que se establecen criterios para determinar cuándo la chatarra de cobre deja de ser residuo con arreglo a la Directiva 2008/98/CE del Parlamento Europeo y del Consejo

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

Kodea(k)

  • [MPS-FCR] Hondakin izateari uztea: 1253303
  • [MPS-CA] Beste autonomia-erkidego bateko hondakin izateari uztea: 1253304

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu online inprimakian botoi honen bidez eta bete eskabidearen datuak.

Ebazpena eta errekurtsoak


Beste tramite batzuk


Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu online inprimakian botoi honen bidez eta bete eskabidearen datuak.
  1. Sartu online inprimakira botoi honen bidez eta bete eskabidearen datuak (ez da beharrezkoa identifikazio elektronikorako bitartekorik izatea).
  2. Inprimatu bete duzun eskabidea, eta eskuz sinatu. Ez duzu inprimagailurik?
  3. Aurkeztu eskabidea eta beharrezko dokumentazioa prozeduran ezarritako epean eta lekuetan.

* Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Beste tramite batzuk